Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
2019ko urriaren 30a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
Arbizun konposta egiteko instalazioa ezartzeko herri-lurren desafektazioa
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio baten bidez onartu du Arbizuko herri-lurren desafektazioa.
Utzuar eremuan kokatutako herri-lurren 15.000 m² Sakanako Mankomunitateari utziko zaizkio bertan konposta egiteko instalazioa ezartzeko. Lagatzea 20 urtetarako izango da, bost urteko epean luzatzeko aukera izango da, gehienez ere 30 urtetara helduz. 39.000 euroko tasa ordaindu beharko dizkio erabiltzaileak Udalari.
2019ko “José Lázaro Galdiano” edizio Sariaren ematea
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du epaimahaiaren proposamenez, 2019ko José Lázaro Galdiano edizio Saria emateko.
Gogorazi beharra dago epaimahaiak honakoak aukeratu zituela saridun moduan: Bartzelonako, RM Verlag editoriala ‘Remembering the future’ lanarengatik, kategoria orokorrean; eta Iruñako Liber Ediciones editorialak Nicolás Maquiaveloren ‘El Príncipe’ obraren edizioarengatik jaso du saria, bibliofilia liburuaren kategorian.