Descárgate la app
Nafarroa aitzindaria da Justiziaren digitalizazioan, eta Administrazio Judizial Elektronikoaren Batzorde Teknikoaren bileran parte hartu du
2019ko urriaren 30a
Nafarroa aitzindaria da Justiziaren digitalizazioan, eta Administrazio Judizial Elektronikoaren Batzorde Teknikoaren bileran parte hartu du
Nafarroako Foru Komunitatea aitzindaria da Justizia Administrazioa digitalizatzeko arloan. Kudeaketa prozesalerako Avantius sistema, esaterako, Nafarroan garatu da, eta “erreferentzia bat da, Aragoi eta Kantabria bezalako beste erkidegoetan erabiltzen dutena, eta beste sistema batzuk garatzeko eredu moduan hartutakoa”. Horrela nabarmendu du asteazken honetan Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusia den Rafael Sainz de Rozasek, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren (CTEAJE) bileran parte hartu aurretik. Batzorde horretan Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego ezberdinek esku hartzen dute Justizia Administrazioa digitalizatzeko irizpide berak ezartzearren.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)