Descárgate la app
Hezkuntzak 1,7 miloi euro bideratuko ditu itunpeko ikastetxeetako Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako ikasketak finantzatzera
2019ko urriaren 30a
Hezkuntzak 1,7 miloi euro bideratuko ditu itunpeko ikastetxeetako Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako ikasketak finantzatzera
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Hezkuntza Departamentuak 2019/2020 ikasturtean eskainitako Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietara, 1.793.218,22 euro bideratzea onartu du. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitatean itunpeko ikastetxe zein irabazi asmorik gabeko erakundeek eskainitako Oinarrizko Lanbide Heziketako 11 ziklo eta 3 Lanbide Lantegi lagunduko dira diruz.
Kopurua osoa, 1.793.218,22 euro, honela banatuko da: 717.287.29 euro 2019an, eta 1.075.939,93 euro 2020an zehar.
Bi ikasturteko tartea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak, zein urtebeteko epea duten Lanbide Lantegietako ikasketek ikasleek, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko egungo estrukturan lehendabiziko mailako kualifiazioak eskatutako ahalmen profesionalak eskuratzea dute helburu.
Gaur onartutako dirulaguntzak 2019ko otsailaren 13ko Gobernu Akordioa du oinarrian eta bertan jaso dira diruzlagundutako modulu ekonomikoak. Hala dirulagutnza jasoko duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak honakoak dira: Merkataritza Zerbitzuak, Administrazio Zerbitzuak, Bulegoko Informatika, Arte Grafikoak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazioa eta Muntaketa, Eraikinen Zaharberritze eta Mantenua, Nekazaritzako Lorezaintza eta Landare-konposizioak, Ile-apainketa eta Estetika, Sukaldaritza eta Jatetxeak, Zurgin-lanak eta Altzarien Fabrikazioa. Gainera, honako Lanbide Lantegiak ere finantzatuko dira, Eraikinen Mantenurako Laguntzailea, Zurgin-lanetarako laguntzailea eta Fabrikazio Mekanikorako laguntzailea.