2019ko urriaren 29a

Sarean Euskaraz ekimenaren baitan euskarazko kultura digitalaren proiektuak ezagutu dituzte 500 gazte baino gehiagok

Ollo kontseilariak balioan jarri ditu informazio teknologien esparruan euskararen erabilera sustatzen duten modu honetako proiektuak
Jardunaldien irudia Baluarten.
Jardunaldien irudia Baluarten.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleak Sarean Euskaraz III jardunaldian parte hartzen ari dira gaur. Ekimenak Komunikazio eta Informazio Teknologien alorrean euskara sustatzea du helburu euskarazko kultura digitala bultzatzearekin batera.

Ana Ollo Hualde, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, Jardunaldian izan da gaur goizean eta bertan dauden hiru guneak ezagutu ditu. Mikel Arregi, Euskarabideako zuzendariak lagundurik, robotika, videomapping edo 3D imprimatze tailerrak bisitatu ditu. Ollo kontseilariak euskararen erabilera ugaritzeko ekintzak sustatzearen beharra azpimarratu du, kasu honetan IKTen arloan. “Gure gazteak kultura digitalaren eremuan hazi dira eta hemen ikusten den moduan arlo horretan euskarak ekarpenak egin ditzake, lanerako eta gozamenerako aukerak eskainiz”, adierazi du.

Gainera hirugarren edizioa bete duen ekimen honengatik poztu da. “Ikastetxeen harrera oso ona da eta aurten 300 eskaera erantzun gabe geratu dira, hori dela eta, hurrengo urterako proiektua zabaltzeko aukera aztertuko dugu”.

Goiz osoan zehar burutu den jardunaldian ikasleak “Info Aretoa”, “Ikas Aretoa” eta “Era Aretoa” guneetan izan dira kultura digitalaren arloan proiektu aitzindiariak ezagutuz. Gainera sektoreetako profesionalekin zortzi tailerretan parte hartu dute, edo teknologia berrien erabilerak sor ditzakeen arazoein gainean hausnartu dute.

Tailerren zikloa

Sarean euskaraz programaren hirugarren edizioak doako 20 ikastaro eskainiko ditu urria eta azaroan Nafarroako hainbat herritan. 12 urtetik gorako gazteei eskainitako zikloan YouTube, Robotika, Sareko pribatutasuna, Blogak eta musika sortzeko App-ak landuko dira. Interesdun edonork parte hartu dezake izen-emate horria betez.