2019ko urriaren 25a

Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Unibertsitatearekin batera, gizarte eremuan berrikuntza proiektuak sustatzeko laborategia sortu du

Zahartzaroa, kalitatezko enplegua, mendekotasunari arreta, pobreziaren aurkako borroka eta familia eta haurtzaroa izango ditu ardatz
Laboratorio Permanente de Innovación Social Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, a través del Departamento de Derechos Sociales, la Universidad Pública de Navarra (UPNA) y la Universidad de Navarra (UNAV) han creado el Laboratorio Permanente de Innovación Social, cuyas principales líneas de trabajo serán el envejecimiento de la población; empleo de calidad, políticas activas de empleo y formación; atención a la dependencia, y familia e infancia.

 

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren, eta Nafarroako Unibertsitate Publiko zein Nafarroako Unibertsitatearen bitartez Gizarte Berrikuntzarako Laborategi iraunkorra sortu du. Biztanlegoaren zahartzea; kalitatezko enplegua, lanerako eta formaziorako politika eraginkorrak; mendekotasunari arreta, eta familia eta haurtzaroa izanen ditu lan ildo nagusiak.

Gainera, lurraldearen despopulazioa eta kohesioa hartzen ditu bere lanak; pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, Garapen Jasangarriko Helburuei arreta berezia eskainiz, eta gizartearen alorrean indarra hartzen ari diren joerak eta paradigma berriak.

Eskubide Sozialen Departamentuko Errealitate Sozialaren, eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko I-COMMUNITAS institutuak, eta Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizartea Institutuak osatzen dute Laborategia. Helburua da Foru Komunitateko esparru akademikoko ikerkuntza-taldeak, hirugarren sektoreko erakundeak eta enpresak, eta irabazi-asmodun enpresak sustatzea. Inpaktu handiko proiektuak garatuko dituzte hainbat arlo sozialetan, Administrazioaren alor ezberdinetatik bultzatzen ari diren berrikuntza-guneekin lankidetzan jarduteko asmoz.

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dira ekimenaren ezaugarriak; hantxe egon dira Luis Campos, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia; Juan Maria Sanchez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko I-COMMUNITAS Institutuko zuzendaria; eta Pablo Perez, Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizartea Institutuko zuzendaria.

Nafarroako Gobernuaren eta bi institutu horien arteko lankidetzarako interesaren arrazoia da Humanitateen eta Gizarte Zientzien esparruan kalitatezko ikerketak eta proiektuak bultzatzera bideratutako ikerkuntza-zentroak direla. Gainera, gizarte alorreko ikerkuntzan esperientzia handiko eta nazio eta nazioarte mailako prestigiodun diziplina anitzeko lantaldeak dituzte, eta gizartearekin inplikatzeko konpromisoa dute, pertsonen bizimodua hobetzeko jakintza sortu eta irtenbideak bilatzeko.

Gizarte-berrikuntza

Laborategiaren oinarrizko printzipioak dira Gobernuaren, NUPen eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza; Nafarroako gizarteak aurrean dituen eta Eskubide Sozialen Departamentuak garatzen duen jarduerari dagozkion erronka sozialei aurre egitea; sektore eta diziplina guztien parte-hartzea sustatzea, arazoak beharrezko jakintzarekin harremanetan jartzeko, eta irtenbide berritzaileak garatzeko; eta metodologia berritzaile eta kolaboratiboak aplikatzea, eskari sozial berriei erantzuteko.

Proiektu hau martxan jartzeko arrazoi nagusiak oinarritzen dira hirugarren sektorean, enpresa pribatuetan eta Administrazioaren enpresetan gizarte-berrikuntzaren kultura sustatzean; benetako erronka sozialak berrikuntzaren eta sormenaren eskutik gainditzeko tresnak ematean; eta Nafarroako unibertsitateen eta hirugarren sektoreko eta Administrazioko profesionalen arteko lankidetzarako espazioak sortzean.