Descárgate la app
Nafarroa eta Gansuk turismo, energia berriztagarriak eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan elkarlanean aritzea adostu dute
2019ko urriaren 23a

Aste honetan Lanzhou (Txinan) egiten ari diren II Nafarroa Gansu foroa Nafarroa eta tokiko erakundeetako ordezkarien arteko harrera instituzionalarekin hasi da. Bertan energia berriztagarrien arloan, turismoan, automozioan zein nekazaritza elikagaien sektorean elkarlanerako bideak aurkeztu dira.
Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak buru duen ordezkaritza, Ben Hei Gansuko gobernadoreordearekin bildu da. Bileran izan dira ere Garapen eta Eraldaketa Batzordeko, Turismo, Nekazaritza eta Nazioarteko Harremanetarako departamentuetako ordezkariak.
Txinan izandako lehendabiziko topaketan erronka bezala zehaztu da trantsizio energetikoa, bide horretan honakoak zehaztuz energia berriztagarriak, energiaren bilketa, beroa energia berriztagarriekin sortzea edota mugikortasun jasangarria.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).