Descárgate la app
Lurralde Kohesiorako Departamentuak gauzatuko ditu Nafarroako Kanalaren Lehen Fasea handitzeko eskumenak
2019ko urriaren 23a
Lurralde Kohesiorako Departamentuak gauzatuko ditu Nafarroako Kanalaren Lehen Fasea handitzeko eskumenak
Lurralde Kohesiorako Departamentuak gauzatuko ditu Nafarroako Kanalaren Lehen Fasea handitzeko eskumenak, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako akordioaren ondoren.
Akordioan ondorengoa onartu da: “Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren arteko eskuordetzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen eskumenak gauzatzeko, Nafarroako Kanaleko Zona Ureztagarriaren 1. fasea Handitzeko interes orokorreko azpiegiturak eraikitzeko eta ustiatzeko obra publikoen emakida-kontratuan”, Aguas de Navarra SA enpresarekin sinatua.
Behin akordioa sinatuta, jarraian egingo den ebazpen batekin. Urestatze arloko eskumenak zituen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Zuzendari Nagusiak arlo hori Lurralde Kohesiorako Herri Lanak eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren esku utziko ditu.
Aipatutako gobernu akordioa gaur sinatu du exekutiboak, bi departamentuetako kontseilariek, Itziar Gomezek eta Bernardo Cirizak, proposatuta, obra hidraulikoaren interes orokorreko iritziari jarraiki.