2019ko urriaren 22a

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak joan den igandean Tuterako Ospitaleko mediku batek jasandako eraso fisikoa gaitzesten du

Osasun Departamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazi nai dizkie erasoa jasan zuen medikuari eta osasun zerbitzuetako profesional guztiei, baita beraien segurtasuna eta pazienteekiko konfiantzaren sustapena lehentasunak direla gogoratu ere

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak irmotasunez gaitzesten du joanden igandean, Tuterako Reina Sofia Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan, mediku batek jasandako eraso fisikoa. Osasun profesionala paziente batengatik erasotua izan zen hura sendatzen zuen bitartean. Eraso hau dela eta, Tuterako Osasun Sailak Osasunbideko profesionalen aurkako kanpoko agresioen protokoloa habian jarri zuen, Foruzaingoaren laguntzarekin.