2019ko urriaren 21a

Nafarroako ordezkaritza Txinan da aste honetan Nafarroa Gansu II Foroan parte hartzen

Gainera Shangaiko ekonomia arloko entitate ezberdinekin topaketak izanen dituzte

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentua, 2017-2020 Nazioartekotze Planaren baitan, aste honetan enpresa eta instituzio bidaian da Txinan. Bertan Nafarroa Gansu II Foroan parte hartuko dute.

Nafarroako ordezkaritzak buru du Manu Ayerdi Garpen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilaria, eta Gobernuaren aldetik honakoak ere abiatu dira: Izaskun Goñi, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miren Ausin, Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuko zuzendaria; Esther Urtasun, Turismo Produktuen Garapeneko atalburua; eta Miguel Angel Adan, Nafarroako Nazioarteko Planeko merkataritza-ordezkaria.

Gainera, misioan parte hartzen ari dira Komunitateko sektore estrategikoen esparruan garatzen den (S3) Nafarroako enpresa-sektoreko ordezkariak ere: Nafarroako kluster eolikoa Enercluster, CENER, Acciona Energía, Nabrawind Technologies, Nafarroako Automobilgintzako Klusterra ACAN, NaVEAC, Ingeteam, Enerfin.

Nafarroako ordezkaritzak Txinako ibilbidea Lanzhoun abiatu du, Txinako Gansu probintziako hiriburuan, non Nafarroako Gansu II. Foroa egingo den. Bertan automobilgintza, elikadura-katea, energia berriztagarriak, turismoa eta kultura ardatz dituzten erakundeen eta enpresen arteko topaketak egingo dituzte. Lanzhoun ere erakundeen arteko topaketak egingo dituzte, bi eskualdeen arteko elkarlanerako bide berriak jorratzeko.

Lanzhoutik igaro ondoren, ordezkaritzaren zati bat Jiayuguan hirira joango da, Iruñarekin harremana mantentzen duen hirira. Azkenik, Nafarroako ordezkariek Shanghai bisitatuko dute, eta bertan bilduko dira Espainiako bulego ekonomikoak, Merkataritza Ganberak Shanghain dituzten ordezkariekin eta Shanghai Academy of Social Sciences elkarteko ordezkariekin bilduko dira.

Gansu, estrategikoa Txinan

Gansu probintzia Txinaren ipar-mendebaldean dago, 454.000 km2 eta 25,5 milioi biztanle ditu eta Zetaren Ibilbide historikoaren abiapuntua izan zen. Aztarna honek Gansu lurralde estrategiko bihurtu du "One Belt, One Road (OBOR)" ekimenaren garapenean. Ondorioz, gobernu zentralaren laguntzari esker, Gansu eskualdeko ekonomia isolatu batetik nazioarteko merkataritzak, sektore estrategikoen modernizazioak eta turismoaren bidezko truke kulturalek markatutako nazioarteko korridore batean sartzera igaro da.

Nafarroako Gobernuak harreman estuak ditu Gansuko Gobernuarekin; izan ere, foro horrek Nafarroako enpresa eta eragileentzat aukera garrantzitsuak eskain ditzake, Txinako errealitatearekin lehen kontaktuak izatea erraztuz, baita bazkide eta bezeroak bilatzerakoan ere.