2019ko urriaren 19a

Nafarroako Gobernuak urratsak ematen jarraitzen du 0-3 urte bitarteko adingabeen arreta hobetzeko eta arintzeko

Eskubide Sozialetako Departamentuak irisgarritasun unibertsala eta aukera-berdintasuna bermatzeko prozedurak ezartzen ditu, bizilekua edozein dela ere

Nafarroako Gobernuak 0 eta 3 urte bitarteko adingabeentzako zerbitzua arautzen zuen foru agindua indargabetu eta aste honetan araudi berri bat onartu du. Helburua da, arreta goiztiarreko zerbitzuak 0tik 3ra egokitzea, bai Nafarroako Familia, Haur eta Nerabeei Laguntzeko II. Plan Integralari, bai berriki onartutako Arreta Goiztiarreko Sarea arautzen duen dekretuari.