2019ko urriaren 18a

"Nafarroa bizitzen" dokumentala aurkeztu dute, 2019ko Gazteriaren Institutuko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proiektu irabazleetako bat da

Foru Komunitatea astebetez zeharkatu duten lau gazteren bizipenak islatzen ditu, bertan dagoen aniztasuna eta aisialdi osasuntsua izateko aukerak erakusteko
Capítulo de presentación. Irudi galeria

Gazteria Institutuko zuzendariorde Carlos Amatriáinek “Nafarroa bizitzen” dokumentala aurkeztu du ostiral honetan, 2019ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proiektu irabazleetako bat. Bertan, lau gaztek beren bizipenak islatu dituzte astebeteko bidaian Nafarroan zehar, komunitate honetan dagoen aniztasuna eta aisialdi osasuntsua izateko aukerak ezagutarazteko eta transmititzeko, baita gizarte-interakzioa, ikaskuntza eta garapen pertsonalaren garrantzia ere.

Gazteria Institutuko zuzendariorde Carlos Amatriáinek “Nafarroa bizitzen” dokumentala aurkeztu du ostiral honetan, 2019ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proiektu irabazleetako bat. Bertan, lau gaztek beren bizipenak islatu dituzte astebeteko bidaian Nafarroan zehar, komunitate honetan dagoen aniztasuna eta aisialdi osasuntsua izateko aukerak ezagutarazteko eta transmititzeko, baita gizarte-interakzioa, ikaskuntza eta garapen pertsonalaren garrantzia ere.

Ekitaldian, proiektuan esku hartu duten lau gazteek parte hartu dute, Miguel Angel Nuñok, Eva Etayok, Ainhoa Olasagastik eta Paula Martinezek, grabazioaren eta ekoizpenaren arduraduna den Fermin Lizarragarekin batera.

Parte-hartzaile horiek, esan dutenez, astebetez Nafarroako lekuetara joan ziren furgoneta batean, "Paisaia bat, kultura bat eta kontatu beharreko gauzak eta gazteei transmititzeko irudiak eta bizipenak dituzten pertsonak” balioesteko.

Foru Erkidegoko kultur aniztasuna erakusteko helburua duen “Nafarroa bizitzen” dokumentala online ikus daiteke, bitakora koaderno gisa bidaiaren testu eta argazkiekin batera, ondorengo webgunean.

Beste proposamen irabazle batzuk

"Nafarroa bizitzen" ez ezik, "Bideojokoak, hezkuntzarako aliatu handia" eta "Iruñea: artea eta inprobisazioa" lanak ere izan dira Partaidetzarako Aurrekontuen edizio honetako beste proposamenen irabazleak, eta jendaurrean aurkeztuko dira hurrengo hilabeteetan.

Gazteriaren Aurrekontu Partaidetzaileen programaren aurtengo ediziora 7 proposamen aurkeztu ziren guztira. Programa hau herritarren partaidetzarako tresna bat da, herritar gazteak proiektu edo politika publiko baten garapen-maila guztietan inplikatzeko; definiziotik hasi eta aurrekontuaren zenbateko jakin baten kudeaketa partekatuaren bidezko ebaluaziora arte.

Gazteen parte-hartzea sustatzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko partida bat sartu du 2019ko aurrekontuetan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako gazteei zuzendatutako hiru partaidetza-proiektu ezberdinetara bidera dezan.

Aurrekontu parte-hartzaile horien oinarrizko printzipioak Nafarroako Gobernuaren II. Gazteria Planean oinarritzen dira, eta prozesu anitza, askotarikoa, eskuragarria eta berdintasunezkoa eratzeko bokazioagatik nabarmentzen dira, modu argi eta gardenean zabaldua eta Nafarroako gazteen iritziak kontuan hartuko dituena.