Descárgate la app
Osasun sektoreko 150 profesional inguruk parte hartuko dute Iruñean sektore biosanitarioko mugaz gaindiko topaketetan
2019ko urriaren 17a
Osasun sektoreko 150 profesional inguruk parte hartuko dute Iruñean sektore biosanitarioko mugaz gaindiko topaketetan
Bilerako partaideak.
Enpresa, ospitale eta ikerketa-zentroetako 150 ordezkari inguru ari dira parte hartzen Iruñean Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Bioosasun Industriaren V. topaketan ". Topaketa horiek gaur eta bihar egingo dira, Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditoriumean (Baluarten).
Sodenak, GIPSO Klusterrak, TIC Santék eta Basque Health Klusterrak antolatutako topaketa Nafarroako, Akitania Berriko eta Euskadiko industria biosanitarioaren sektoreko enpresa eta berrikuntza arloko aktore guztientzat da, eta horren helburua da hiru lurraldetako ospitale-zentroentzat, zentro teknologikoentzat eta enpresentzat sor daitezkeen lankidetza-aukerak sakontzea, lankidetzari esker. Modu horretan, 160 bileratik gora programatu dira agente ezberdinen artean, eta honako hauek hartzen dituen programa antolatu da: enpresen eta ikerketa-taldeen hogeita hamar bat flash hitzaldi, proiektuen arrakasta-kasuen aurkezpenak, hiru lurraldetako lankidetzak eta 3P Biopharmaceuticals-en hitzaldi berezia, gure foru erkidegoko osasun-sektoreko enpresaren arrakasta-kasu moduan.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria den Manu Ayerdik inauguratu du bosgarren edizioa Basque Health Centerreko lehendakariarekin, Euskadiko Pedro Esnaolarekin, eta Akitania Berriko Garapen eta Berrikuntza Agentziako (ADI-NA) "Etokizuneko Osasuna, Silver ekonomiaren" arduradunarekin, Hervé Dufaurekin, batera. Ayerdik ongietorria egin die Nafarroari eta jardunaldi honetako parte-hartzaileei, jada bost alditan bildu badira ere, Iruñean egiten den lehen aldia da-eta.
Ayerdik bere hitzaldian nabarmendu ditu Europako lurralde guztiek osasun-arloan aurre egin beharreko erronkak; halaber, aipatu ditu osasun-zerbitzuen eskaera handiagoa dela biztanleriaren zahartzea medio, zerbitzu horiek hobetu eta pertsonalizatu egin behar direla edota kalitatearen hobekuntza eta ekonomikoki iraunkorra den osasuna ziurtatu ahal izatea orekatzea konplexua dela. Era berean, nabarmendu du premia horiek, lurraldearen gaitasunei lotuta (zientifikoak nahiz enpresarialak) egiaztatzen dutela sektorearen enpresa-garapenaren alde espezializazio adimentsuaren estrategian (S3 Nafarroa) ekitaldi publikoen eta pribatuen adostasunarekin egindako apustu estrategikoa.
Testuinguru horretan, kontseilariak ondorengoa adierazi du: “osasuna sektore estrategikoa da gure hiru eskualdeentzat, eta gure erakundeen, unibertsitateen, ikerketa-zentroen, ospitaleen, industrien eta gure enpresen arteko lankidetzak azkarrago aurrera egiten eta urrunago iristen lagunduko digu”.
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea duela hiru urte hasi zen batera lan egiten osasun-arloan, enpresen, ikerketa-zentroen eta ospitaleen arteko lankidetza-aukerak sakontzeko asmoarekin. Horren ondorioz, Competitiv´eko proiektua sortu zen, eta berrikuntzan potentzial handia duten hiru kontsortzio sortu dira: ADDITIVALLEY, BIG DATIA eta INNOVMEDICA Alliance, entzumen-fabrikazioan, adimen artifizialean eta neurrirako gailu medikoen fabrikazioan espezializatuak. “Mugaz gaindiko lankidetza sistematikoa eta denboran iraunkorra dena lortu behar dugu, hiru eskualdetako aktore ekarleen inplikazio eta lidergoarekin”, gehitu du.
Kontseilariak, halaber, Nafarroak sektore horretan aurrera egiteko proposatzen dituen lanak aurkeztu ditu, eta, zehazki, Medikuntza Pertsonalizatuko Berrikuntza Plataforma sortzea, dinamizatzea eta kokatzea.
Topaketei Pilar Irigoienek emango dio die amaiera, hots, Sodenako zuzendari kudeatzaileak. Hain zuzen ere, bildutako jende kopuru itzela eskertuko du, hiru lurraldetako osasun-sektorearen balio-katea ordezkatzeagatik eta mugak zabaltzen jarraitzeko eta enpresak, ospitaleak nahiz ikerketa-zentroak barne hartzen dituzten proiektuetan lan egiteko lekukorik onena izateagatik. Ondoren, GIPSO klusterreko lehendakariordeak, Paco Duboscq-ek, iragarriko du datorren urtean Akitania Berrian egingo dela berriro ere Bioosasun Industriako Topaketen VI. edizioa.
MP plataforma, medikuntza pertsonalizatuko berrikuntzarena
Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategiaren barnean Nafarroako Gobernuak jorratzen duen proiektuetako bat da Medikuntza Pertsonalizatuaren garapena, Europako beste herrialde batzuetan jada garatzen ari diren kontzeptua.
Medikuntza Pertsonalizatuaren helburua da gaixoaren arreta hobetzea, osasun-baliabideak eraginkorragoak izanik, genomikaren eta inmunoterapiaren erabileran egindako aurrerapenari esker, datuen zientziarekin eta adimen artifizialarekin konbinatuta. Eta hori guztia gaixoentzat berehalako onurak lortze aldera, gaixotasunen eragina murriztean, prebentzio-neurriak aplikatuta, proba diagnostikoak eta diagnostiko-denbora murriztuta nahiz bigarren mailako ondorio gutxiagoko eta eraginkorragoko zehaztapen-tratamenduak eginda gaixo bakoitzari. Hori lortzeko, beharrezkoa da I+G+b proiektuetan inbertitzea, aipatu teknologiak ez ezik, osasun-sistemako azpiegiturak ere garatu ahal izatearren.
Plataformaren eginkizuna ikerketaren eta klinikaren munduen eta enpresa-munduaren arteko topaketa erraztea izango da, ezagutza zientifikoa merkatura heltzeko bideak bizkortuaz eta bioosasunaren arloan enpresak sortzeko programak hobetuaz.
Topaketak eta bisitak
Aurreratu moduan, edizio honen xedea da hiru lurraldetako enpresak B2B hitzorduen bitartez elkartu ahal izateko topagune bihurtzea, soilik jarduera horretara zuzendutako espazioan. Nafarroako Unibertsitateko EENk koordinatu du, eta bi saio egin dira, bat goizez eta bestea arratsaldez. Era berean, networkingerako bi espazio egon dira, eta interes handia piztu dute, aurreko edizioko topaketa-kopurua hirukoiztu baitute.
Edizio honetan, beste berrikuntzetako bat izan da Nafarroako osasun-ekosistemara hiru bisita antolatzea. Zehazki, biltzarrean izandakoek honako hauek bisitatu dituzte: Nafarroako Ospitale Gunea (Onkologia Departamentua), Nafarroako Unibertsitate Klinika (Kardiologia Departamentua) eta 3P Biopharmaceuticals enpresaren instalazioak (produktu biofarmazeutikoak eta terapia zelularrekoak fabrikatzen aritzen dena).