2019ko urriaren 17a

Nafarroako mugaz bestaldeko 19 proiektuk 4,8 milioi euro jasoko dituzte Europako funtsetatik

Espainia Frantzia Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren (POCTEFA) hirugarren deialdiaren esparruan onartu dira
POCTEFA irudia.
POCTEFA irudia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako parte-hartzea duten 19 proiektu (finantzaketarako 29 aurkeztu ziren) onartu dituzte Espainia Frantzia Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren (POCTEFA) Programazio Batzordean. Batzordea pasa de asteartean bildu zen Jakan, eta bertan Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia den Mikel Irujok hartu zuen parte. Modu horretan, Nafarroari guztira 4,8 milioi euro esleitu dizkio FEDER funtsetatik, 2014-2020 denboraldian programaren hirugarren deialdi honetan guztira banatutako 35,8 milioitatik.

Hautatutako 19 programa telematikoki banatzen dira 2014-2020 denboraldirako POCTEFA Programako lehentasunezko 5 Ardatzaren barruan.

Lehen ardatzaren helburua da berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea, eta Batzordeak hemen guztira 1.165.902 € banatu ditu. Hauek dira saria jaso duten proiektuak: ELKATE; VITES QUALITAS; COMPET´plus (Sodenak parte hartzen du bertan); CORE, TRANSGROWTH (hemen Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hartzen du parte); eta GATURI (INTIA sozietate publikoak parte hartzen du).

Bigarren ardatza aldaketa klimatikora egokitzea sustatzen eta arriskuak prebenitzen eta kudeatzen oinarritu da, eta horren barnean 1.607.970 euro banatuko dira proiektu hauen artean: OPCC ADAPYR (Nasuvinsa sozietate publikoak parte hartzen du); ACCLIMAFOR (GAN sozietate publikoa bazkidea da); VITISAD (Nafarroako Gobernuko landa-garapen, nekazaritza eta abeltzaintzako zuzendari nagusiak parte hartzen du); NaturClima (Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua taldeburua da eta GAN eta Nasuvinsa enpresa publikoak bazkideak); eta RCdiGREEN (GAN bertako bazkidea da).

Hirugarren ardatzean, tokiko baliabideak babestea, horiei balioa ematea eta modu iraunkorrean erabiltzea sustatzeko helburuarekin, CONECTFOR programak guztira 64.255 euro eskuratu ditu (GAN sozietate publikoak parte hartzen du bertan).

Laugarren ardatza ondasunen eta pertsonen mugikortasuna errazten oinarritzen da, eta BICIMUGI programak (Nasuvinsak hartzen du parte) eta TRANSFERMUGA-RREKIN-ek 1.036.230 euro eskuratu dituzte.

Azkenik, bosgarren ardatzean, lurraldeetan gizarteratzea eta eskumenak indartzea helburu duela, honako proiektu hauek hautatu dira: FORMA NAEN (bertan Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du), TRANSLANEKIN, EGAL-URG, BERTAN eta OPTIMAGE.

Gogoratu behar da oraingoan deialdian aukera eman dela helburu tematikoan krediturik unean ez izateagatik programatu gabe geratutako baina onartuak izandako proiektuak erreserba-zerrenda batean gordeta geratzeko.

Sei hilabetero, FEDER funtsak askatzen badira, proiektu berriak programatuko dira, zerrendan ezarritako ordenaren arabera, betiere proiektuak 2022ko ekainaren 1a baino lehen amaitzerik bada eta dagoen FEDER-era egokitzen badira.

POCTEFA programa

Espainia Frantzia Andorra Lurralde Lankidetzako Programa (POCTEFA) Pirinioetako Lan Komunitateak kudeatzen du, eta horren helburua da Frantziako, Espainiako eta Andorrako agente sozio-ekonomikoek, mugaz bestaldeko zona hautagarrian kokatutakoek, egindako lankidetza-proiektuak sustatzea eta batera finantzatzea. Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 19an onartu zuen, eta mugaz gaindiko zona horretan integrazio ekonomiko eta sozialeko proiektuak bultzatzeko finantza-laguntzaren bosgarren belaunaldia da. Europako finantza-laguntzak Pirinioetako bi alboetako erakundeen eta agenteen arteko lankidetzarako aukera berriak eskainiko ditu.