2019ko urriaren 17a

Nafarroak positibotzat jo du Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunak aurrerapausoak ematea Istanbulgo Hitzarmena betetzeko, 2015eko foru araudiak jada jasotzen duen bezala

Remírez kontseilariak Berdintasunerako Konferentzia Sektorialean parte hartu du, eta bertan neurriak sustatzearen alde agertu da "landa eremuetan bizi diren emakumei berdintasunaren aldeko eta indarkeria prebenitzeko politikak gerturatzeko"

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remírez ostegun honetan Madrilen izan da Berdintasunerako Konferentzia Sektorialean, legealdi honetan lehen aldiz. Bileran garrantzitsutzat jo du Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunak aurrerapausoak ematea Istanbulgo Hitzarmena betetzeko, hain zuzen ere, 016 zerbitzua indarkeria mota guztietara hedatzeari edota sexu esplotazioa xede duen emakumeen salerosketari buruzko lan taldea eratzeari dagokienez; alderdi hauek 14/2015 Foru Legeak, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoak, jasotzen zituen jada.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)