2019ko urriaren 17a

Hasi dira Nafarroako I. Kultur Jardunaldi Lesbofeministak, emakume talde honen erreferente kulturalak gizarteari hurbiltzeko antolatutako ekitaldiak

Dekumas LBT elkarteak antolatutako jaialdiak Nafarroako Gobernuaren diru laguntza du Nafarroako Berdintasun Institutuaren bitartez

Eva Isturiz Nafarroako Berdintasun Institutuko (NABI) zuzendariak eta Nora Gomez Dekumas LBT elkarteko presidenteak Nafarroako I. Jardunaldi Lesbofeministak inauguratu dituzte ostegun honetan. LesFen jaialdiaren helburua da emakume lesbianak ahalduntzea, haien ikusgarritasuna sustatzea eta haien kultura-erreferenteak herritar guztiei hurbiltzea, emakume lesbianak edo bisexual feministak protagonista edo sortzaile dituzten kultura-produktuak zabalduz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).