Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
2019ko urriaren 16a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
Talde parlamentariek Transferentzia Batzordean izan nahi dituzten ordezkarien proposamena egiteko epea ireki da
Nafarroako Gobernuak akordio bat onetsi du, zeinaren bidez, nahi duten talde parlamentariei 20 eguneko epea emanen zaien Tranferentzia Batzordeetan ordezkariak proposatzeko.
Lurralde Administzazioko ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea buru diren organo hori Estatuko Administrazioko zein Nafarroako 8 ordezkariek osatzen dute.
Talde parlamentari eta Foru parlamentarien elkarte bakoitzak titular eta ordezko bat proposa ditzakete.
Aholkularitza Juridiko Zerbitzuko zuzendariaren izendapena
Nafarroako Gobernuak onetsi du Foru dekretu baten bitartez, Francisco José Negro Roldánen izendapena Aholkularitza Juridiko Zerbitzuko zuzendari gisa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren barne.
Robo ibaiaren arroaren saneamendu proiektuagatik kaltetutako ondasun eta eskubideen okupazioa onartu da
Nafarroako Gobernuak onetsi du akordio bat zeinaren bidez, presazkoa deklaratu den, nahitaezko desjabetzearen arabera, Legarda, Uterga eta Muruzabaletik igarotzen den Robo ibaiaren saneamenduaren proiektuagatik kaltetutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
Iruñerriko Mankomunitateak sustatutako proiektua da hori.
Ekintza horren helburua da, Izarbeibarko herri batzuen saneamendua hobetzea, hondakin-uren arazketa zuzena lortzeko oraindik eskualde-kolektoreari ez baitaude konektatuta.
Herri-lur baten desafektazioa Cintruénigon
Halaber, Nafarroako Gobernuak akordio bat onetsi du, zeinaren bidez, Cintruénigoko Udaletxeko herri-lur baten desafektazioa eta erabilera publikoa deklaratzea onartu den.
Zehazki, “El Paso” inguruan kokatutako 10.756m2ko lurrak dira eta “La Serna”, “Pedrola” zein “El Piojo” bazterretan dauden jabetza partikularreko 11.246m2engatik trukatuko dira. Salerosketa hori bi aldeek adierazi duten interesagatik eginen da.