2019ko urriaren 15a

Chivite Lehendakariak nekazaritzako langileak aurkitzeko dauden zailtasunen inguruko UAGNeren kezkak entzun ditu

Maria Chivitek Gobernuak sektoreko agente guztiekin koordinazio bidea ezartzeko konpromisoa adierazi dio sindikatu horri
Chivite Lehendakaria UAGN-ko ordezkariekin.
camera_alt Chivite Lehendakaria UAGN-ko ordezkariekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Maria Chivite, Nafarroako Lehendakaria, berriki Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunarekin (UAGN) bildu da, sindikatuak nekazaritzako langileak aurkitzeko dauden zailtasunen inguruan dituen kezkak ezagutzeko.

Topaketan, Chivite Lehendakariak nekazaritza sektoreko agente guztien artean Nafarroako Gobernuak koordinazio bidea ezartzeko duen konpromisoa adierazi du. Guztia, lan beharrak koordinatu, eta langabezian dauden pertsonen formazioa eta integrazioa lantzeko, batez ere kolektibo kaltebereen kasuan. 

Zentzu horretan, María Chivitek adierazi duenez, "nekazaritza sektorean kalitatea, kualifikazioa eta enplegagarritasuna uztartzea posible da". Lankidetza neurri horren gainean, Lehendakariak bileran helarazi duenez, hurrengo Aurrekontuen onarpenarekin abian jartzeko diseinatu da. 

Nafarroako Lehendakariaren bulegoan egindako topaketan izan dira: Félix Bariáin, UAGNko presidentea; Álvaro Cirauqui, lehendakariordea; Luis Miguel Serrano, idazkaria; eta Iñaki Mendioroz sindikatuko zuzendari kudeatzailea.