Descárgate la app
Nafarroako Gobernuko eta Zaraitzu zein Erronkariko Batzordeetako ordezkariek Pirinioetako abeltzaintza estentsiboaren eta hartzaren bateratzearen etorkizuna aztertu dute era bateratuan
2019ko urriaren 14a
Nafarroako Gobernuko eta Zaraitzu zein Erronkariko Batzordeetako ordezkariek Pirinioetako abeltzaintza estentsiboaren eta hartzaren bateratzearen etorkizuna aztertu dute era bateratuan
Itziar Gómez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, eta Pablo Muñoz, Ingurumeneko zuzendari nagusia, Gonzalo Celay, buru duen Zaraitzuko Bailarako Batzordeko, eta Jone Alastuey, buru duen Erronkari Batzordeko ordezkariekin bildu da Erronkarin, Pirinioetan abeltzaintza estentsiboa eta hartzaren bateratzeak dituen aukerak amankomunean aztertzeko.
Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gomez, eta Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz, Erronkarin bildu dira Zaraitzu ibarreko Batzordearekin, Gonzalo Celay buru zutela, eta Erronkariko ibarreko Batzordearekin, Jone Alastuey buru zutela, Pirinioetan hartzaren presentzia eta abeltzaintza estentsiboa adiskidetzeko aukerak elkarrekin jorratzearren.
Lehen bilera instituzionalean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ordezkariek bi ibarretako batzordekideen kezkak entzun dituzte, eta bat etorri dira hartzaren gaineko erabakien inguruan gardentasunez jokatzeko eta inplikaturiko aktoreekin zuzeneko komunikazioa izateko ideiarekin. Halaber, jakin badakite Europar Batasunak faunako espezie nagusi eta babestu hori kontserbatzeko legea betetzea eskatuko dietela, eta, horren aurrean, Nafarroak, Europarekin NPE (Nekazaritza Politika Erkidea) berria eta LGP (landa-garapen programa) berria negoziatzerakoan, baterako finantzaketa defendatuko du hartzaren presentzia eta abeltzaintza estentsiboa bateragarri egiteko neurri berriak hartze aldera.
Era berean, Gobernuko ordezkariek berretsi dute jada abian diren neurriekin aurrera jarraituko dutela, konpentsazio ekonomikoari nahiz prebentzio eta sozializazioari dagokienean.
Honako prebentzio-neurri hauek bere horretan mantenduko dira: artaldeentzako geolokalizadoreak erabiltzea; sms bidezko alerta-sistema, hartza Nafarroako lurraldean dagoenean abeltzainei abisua emateko; artzainak kontratatzea artaldeen zaintza areagotzeko eta lan hori abeltzaintzako profesionalei errazteko; mastin txakurrak erostea artaldeak zaintzeko; eta hesi elektrikoak jartzea. Horrez gain, hartzak abereei eraso eginez gero eragin diezazkiekeen kalteak ahalik eta azkarren konpentsatzen jarraituko da.
Bestalde, sozializazio-neurriei erreparatuta, animalia horiek beste lurralde batzuetan daudenean egiten den kudeaketa ezagutzeko neurriak dira, arazoa aukera bilakatuaz, enplegua sortzearen eta ekoturismoa sustatzearen aldetik.
Gainera, parte hartzeko eta elkarrizketatzeko prozesua ere burutzen ari da Departamentuak sustatuta, gai horren inguruan jarrerak modu konstruktiboan trukatzea sustatzeko asmoarekin.
Horrez gain, ikerketa-faseko neurri berri batzuek aztertzen ari dira, lehendik daudenak indartzeko aukerarekin. Hain zuzen ere, horietako bat da harrapakarien aurkako lepokoak jartzea (distira eta ultrasoinuen bitartez uxatzen duten lepokoak) edota itxitura birtualak abian jartzea, hots, transmisorearekin markatutako animaliak horiek igarotakoan aktibatu eta programaturiko telefono-zenbaki batera SMS bat bidaltzen dutenak.