2019ko urriaren 11a

Remirez kontseilariak Foruzaingoaren Mahai Sektorialeko sindikatuei helarazi die "herritarrek kontuan hartzen duten eta erreferentziazkoa den kidegoaren" alde apustu egiten duela

Legealdi honetan egindako lehen bileran, Foruzaingoaren Mahai Sektorialarekin modu emankorrean egin nahi duela lan adierazi du
  Bilearen irudia.  
camera_alt   Bilearen irudia.    Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernua gaur goizean bildu da lehen aldiz legealdi honetan Foruzaingoaren Mahai Sektorialeko sindikatuekin. Exekutibo Foralaren aldetik, honako hauek hartu dute parte bileran: Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez; Barneko zuzendari nagusia, Amparo López; eta Foruzaingoaren burua, Juan Carlos Zapico. Remirez kontseilariak sindikatuen ordezkaritzari adierazi dio Exekutiboak Foruzaingoaren aldeko "apustua" egingo duela, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko "erreferentziazko" kidegoa delako eta "herritarrek oso ondo baloratzen dutelako". Horrez gain, Foruzaingoaren Mahai Sektorialarekin "modu emankorrean lan egiteko" asmoa agertu du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).