Oboe eta organorako musika asteburu honetan Cárcarren

Oboe eta organorako musika asteburu honetan Cárcarren

Iñigo Morentin eta Anai Telletxea artista gazteen eskutik Organorako Musika zikloa larunbat honetan ailegatuko da herrira

2019/10/10

Iñigo Morentin (ezkerrean) eta Anai Telletxea.

Nafarroako Organorako Musika Zikloa Iñigo Morentin (organoa) eta Anai Telletxearen (oboe) eskutik larunbat honetan Cárcarreko San Miguel elizara ailegatuko da. Musikari gazteek pieza txikiez osatutako era askotako saioa eskainiko dute 19:00tan. Ordu bat lehenago organoari bisita gidatua eginen zaio.

Anai Telletxea Burlatako Hilarión Eslava musika eskola eta Pablo Sarasate musika-kontserbatorio profesionaleko ikaslea izan da. Gaur egun Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan oboe ikasketak egiten ari da.

Iñigo Morentin, bere aldetik, Zizur Nagusiko musika eskolan ikasketak hasi ostean, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalera pasa eta bertan organo ikasketak amaituko ditu ikasturte honetan.

Biek prestakuntza kameristikoan hainbat alditan jo dute, 2017-2018an “Fernando Remacha· Ganbera Musika lehiaketan, esaterako.