2019ko urriaren 9a

Webgune batek merkatu txinatarrean sartu nahi duten Nafarroako enpresei arreta eskainiko die

Nafarroa eta Txinaren arteko harremen inguruko informazioa, sektoreka dauden aukerak eta banakako arreta zerbitzua eskainiko ditu

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko departamentuak, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, http://blogpin.navarra.es/china/ webgunea sortu du Nafarroako enpresei Txinako merkatuak eskaintzen dituen aukeren berri eman eta Nafarroa PIN3 Nazioarteko Planaren baitan lehentasuna duen merkatu horren ezaugarriak azaltzeko.

Webgune berrian Nafarroako Gobernuak Txina Ekintza Planaren baitan gauzatuko dituen ekintzen berri emango da, horien artean urtero Nafarroako enpresak asiako merkatuan egon daitezen sustatuko diren ekimenen berri.

Nabarmentzekoa da webgune berri honen bitartez enpresek aholkularitza eskatzeko aukera izanen dutela merkatu txinatarrak sortzen dizkien zalantzak argitzeko. Horretarako aurretiazko zita eskatu beharko dute. Arreta ostiraletan eskainiko da 10:00etaik 13:00etara Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren bulegoetan (Iruñeko Arrieta kalean). Bertaratzeko aukerarik ez dutenez Skype bidez egin ahal izango dute kontsulta.

Nafarroa eta Gansu

Webguneak gainera Txinan negozioak nola egin azaltzen duen oinarrizko informazioa du (Jakin beharrekoak), baita Nafarroa eta Txinaren arteko harremanen ingurukoa eta azkenik merkatu horrek tokiko enpresentazako eskaintzen dituen aukerak.

Egun antzeman diren aukerak eta jada abian daudenak Gansun, Nafarroak lankidetza estua du Txinako eskualde honekin, nekazaritza eta elikadura, automozio eta energia berriztagarrien sektoreekin lotuta daude. Hala, urriaren 21ean Nafarroako enpresetako eta erakundeetako ordezkariak Gansura joango dira II Nafarroa Gansu Foroan parte hartzera eta bertan enpresa eta instituzioen arteko topaketak eta teknologia zentroetara bisitak egingo dituzte.