Nafarroako Gobernuak eta “la Caixa”ko Gizarte Lanak lankidetza akordioa berritu dute, 14 milioi euroko kopuruarekin

Nafarroako Gobernuak eta “la Caixa”ko Gizarte Lanak lankidetza akordioa berritu dute, 14 milioi euroko kopuruarekin

María Chivite Lehendakariak eta banketxeko fundazioko presidenteak, Isidro Fainék, gizarte, hezkuntza eta kultura arloko hitzarmena sinatu dute gaur

2019/10/09
Chivite eta Fainé hitzarmenaren sinaduran.

María Chivite Lehendakariak eta banketxeko fundazioko presidenteak, Isidro Fainék, gizarte, hezkuntza eta kultura arloko hitzarmena sinatu dute gaur

María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, eta Isidro Fainé, “la Caixa” banketxeko fundazioko presidenteak, Iruñean akordio esparrua sinatu dute gaur bi entitateen arteko gizarte, hezkuntza eta kultura arloko elkarlana zehaztuz. Hala, “la Caixa”-k Foru Komunitateari 2019an 14 milioi euro bideratuko dizkio gizarte ekintza horretarako.

Hitzarmena Nafarroako Jauregian sinatu dute, eta oinarrizko helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: haur zaurgarrienen bizi-baldintzak hobetzea, adinekoen zahartze aktiboa sustatzea, talde babesgabeei enpleguan sartzea erraztea, gaixotasun aurreratuak dituzten gaixoei arreta osoa eskaintzea nahiz desgaitasuna duten edo baztertze-arriskuan aurkitzen diren pertsonen ongizatea lortzen laguntzea. Guztira, 6.000 bat lagun artatzen dira urtero programa hauen esparruan.

Jarduera-ildo horiez gain, hezkuntza, kultura eta ikerketa eta ezagutzaren arloko ekintzak ere jasotzen dira akordioan, "la Caixa" banku-fundazioaren 2016-2019 Plan Estrategikoaren arabera.

Chivite Lehendakariak hitzarmenak duen garrantzia azpimarratu du administrazioen eta gizarte zibilaren arteko lankidetzaren adibide gisa "denon ongia bilatzeko". Ildo horretan, María Chivitek honela baieztatu du: “Gobernu honek lanean jarraituko du eraiki nahi duten eta oparotasunak gizarte berdinago eta bidezkoagoaren helburu nagusia izan behar duela pentsatzen duten erakundeen eskutik.

Bestalde, Isidro Fainék ondorengoa azaldu du: “gaur Foru Komunitatearekin dugun lotura historikoa sendotu dugu nafarren ongizatea lortzen laguntzeko. Akordio honen bitartez eta Nafarroako Gobernutik orainak aldatu eta etorkizunak eraiki nahi ditugu”.

Garatutako proiektuen balantzea

“la Caixa” Gizarte Ekintzak, iazko urtean zehar, Nafarroan 53 adin txikiko artatu zituen haurren pobreziaren kontrako 600.000 euroko laguntzarekin; halaber, 186 enpresatan 483 lanpostu eskaini zizkien enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak zituzten taldeei; era berean, gaixotasun aurreratuko 459 gaixo eta haien 863 senide artatu zituen; eta, azkenik, 127 jarduera sustatu zituen, eta horietan 3.524 adinekok hartu zuten parte.

Horrez gain, etxebizitza soziala eskuratzea erraztu zuen 404 higiezinaren bitartez, askatasun gabeko pertsonak gizarteratzen lagundu zuen, ekimen sozialeko proiektuak sustatu zituen eta 1,5 milioi jarri zituen gizarte, kultura eta hezkuntza arloko 438 jarduera finantzatzeko.

Azkenik, kultur hedapeneko hiru erakusketa antolatu zituen Nafarroan, eta 101.934 bisitari bildu ziren Iruñean eta Tuteran; kontzertuak eta antzerki-emanaldiak sustatu zituen 2.995 ikaslerentzat; eta Nafarroako 140 eskolari baliabideak eman zizkien (33.128 ikasle).