2019ko urriaren 9a

Gobernuak Baluarte Fundazioaren patronatuan duen ordezkaritza berritu da

Gainera Exekutiboak bi zerbitzu zuzendaritzetako kide berriak izendatu ditu

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bidez onetsi du Rebeca Esnaola, Kultura eta Kirol kontseilaria buru duen Baluarte Fundazioko patronatuko ordezkaritza berria.

Ordezkaritzaren gainontzeko kideak honakoak izanen dira: Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria; Maitena Ezkutari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia; Luis Campos, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia; eta Ignacio Apezteguía, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia.

Kide izango dira ere Kultura eta Kirol Departamentuko Ekintza Kulturaleko zerbitzuko zuzendari Lorenzo García; eta Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuko zuzendari, Ignacio Miguel Catalán.

Beste izendapen batzuk

Gainera, Gobernuak bi zerbitzuetako zuzendariak izendatu ditu:

-Eskubide Sozialetako Departamentua:

Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua: Itziar Cía Pinto.

-Kultura eta Kirol Departamentua:

Ondare Historikoaren Zerbitzua: Susana Herreros Lopetegui