2019ko urriaren 8a

Nafarroako osasun esparru publikoan tratamentuak jaso izanagatik C hepatitis gaitza dutenei laguntzak emango dizkie Osasun departamentuak

Diru-laguntza eskatzeko aukera izanen dute 1989 eta 1990 artean izandako kasu horien oinordekoek

Osasun Departamentuak 84.300 euro bideratuko ditu Nafarroako osasun publikoaren arloan tratamentua jasotzeagatik C hepatitisa garatu duten hemofilia edo bestelako sortzetiko koagulopatiak dituzten pertsonek. Gainera, laguntzak eskatu ahal izango dituzte 1989 eta 1990 urteetan izandako kutsatzeetan kaltetutakoen oinordekoek.

Osasun Zuzendari Nagusiaren abuztuaren 20ko 850E/2019 Ebazpenaren bitartez onetsitako deialdiaren oinarriek adierazten dutenez, onuradun izateko, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko ziurtagirian hemofilia edo bestelako koagulopatiak dituen pertsona gisa egon beharko da sarturik. Gaixotasun horiek, Nafarroako Osasun Sistemaren barruan odol transfusioak edo koagulazio faktoreen kontzentratuak dituzten tratamenduak jaso izanaren ondoriozkoak izan beharko dute. Gainera, onuradunek, zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko Abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 80. artikuluan aurreikusiriko behin betiko erroldan egon beharko dute.

Laguntza horiek, Estatuko Administrazio Orokorrak, ekainaren 5eko 14/2002 Legearen babespean eman ditzakeenekin bateragarri eta osagarri izango dira. Baina ez dira beste Autonomia Erkidego batean kontzeptu beraren ondorioz jaso daitezkeenekin edo jaso direnekin bateragarri izango.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik, hau da, bihartik, asteazkenetik, urriaren 9tik, aurrera. Informazio guztia, navarra.es webgunean izapideei dagokien katalogoaren fitxan kontsultatu ahal izango da.

C hepatitisaren birusa

C hepatitisaren birusa (VHC) 1989aren erdialdean identifikatu zen, eta urtebete geroagora arte Osasun zerbitzu publikoek ez zituzten eduki odol banku guztietan ateratako odol edo plasma unitateetan derrigorrez erabili beharreko baliabide teknikoak. Hori dela eta, sortzetik hemofilia edo bestelako koagulopatiak dituzten pertsona askok C hepatitisa jasateko arriskua izan zuten.