2019ko urriaren 8a

Ayerdi eta Cigudosa CENERen bildu dira zentro teknologikoaren azken proiektuak ezagutzeko

Manu Ayerdi kontseilaria bileraren buru izan da eta ondoren, Exekutiboko bere kideari lagundu dio Zentroko egoitzako instalazioak bisitatzen
Cigudosa eta Ayerdi kontseilariak, Burusco, Blanco eta Martínez zuzendari 
nagusiekin batera Faisal Bouchotrouch, Energiak Integratzeko Sarearen 
departamentuko kidearen azalpenak jaso dituzte CENEReko Laborategi 
Elektronikoan.
Cigudosa eta Ayerdi kontseilariak, Burusco, Blanco eta Martínez zuzendari nagusiekin batera Faisal Bouchotrouch, Energiak Integratzeko Sarearen departamentuko kidearen azalpenak jaso dituzte CENEReko Laborategi Elektronikoan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari eta CENEReko presidente Manu Ayerdi, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosa CENEReko zuzendaritza taldearekin bildu dira, zentro teknologikoak garatzen dituen jarduera eta proiektu nabarmenenak lehen eskutik ezagutzeko.

Ondoren, erakundeko ordezkariek bertan dauden bulego zein laborategiak bisitatu dituzte, horien artean berriki sortutako Blockchain, non teknologia berritzaile hori erabiliz garatzen diren proiektuak, esaterako, eguzki berogailu kaptadoreen karakterizazioa, material eta zelula fotovoltaikoak eta Potentziadun Elektronika eta Admien Sareen Laborategia. “CENER energia arloan erreferentziazko zentroa da, Nafarroako berriztagarrien ekosistemaren ardatza”, adierazi du Manu Ayerdi kontseilariak. Gainera, azaldu duenez, “ezinbestekoa den eraldaketa energetikoan paper garrantzitsua izatera deituta dago, etikoki eginbeharrekoa du, eta era berean Nafarroarentzako paregabeko aukera izanen da. Bide horretan beharrezkoa da Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko departamentuarekin lan egitea”.

Topaketan Nafarroako Gobernuko honako ordezkariak ere izan dira: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco; Berrikuntzako zuzendaria, Agurtzane Martínez eta Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco. Guztiak, Pablo Ayesa, CENEReko zuzendari nagusia eta zentroko beste kide batzuk lagundurik.

Juan Cruz Cigudosak gaurko jardunaldia CENERek garatzen dituen ekintza eta proiektuak ezagutzeko baliatu du, ikerketa eta entseguetarako azpiegitura nagusiak bisitatuz. Sarrigurengo egoitza ezagutu ostean Zangozako Rocaforte industriagunean kokatutako Haize-Sorgailuen Entsegu Laborategira gerturatu da Cigudosa eta bere taldea eta arratsaldean Agoitzeko Burdin-Findegia eta Bioenergia Zentroan izanen dira.

Bisita horiek, departamentuen arteko elkarlan eredu moduan azaldu ditu Cigudosak eta gainera zentroak dituen indar eta beharrak bertatik bertara ezagutu nahi izan ditu. Gainera, gainontzeko departamentuekin batera ikerketa zentroen deialdiak urtekoak izan beharreako hiru urtekoak izateko lanean ari dela argitu du.

CENER

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) energia berriztagarrien inguruko ikerketak garatzen ditu eta azpiegitura teknologikoa eskaintzen die nazioarte mailan enpresa eta erakunde energetikoei, lanerako sei arloetan: haize energia, eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa, biomasa, eraikinetan eta hirigintzan energia efizientzia, eta energia sarean integrazioa. CENERek gainera ADItech korporazio teknologikoan parte hartzen du. Informazio gehiagorako: www.cener.com