2019ko urriaren 7a

Herri Lanek 2,3 milioitik gora bideratuko dituzte Nafarroako hiru errepide konpontzeko

Lanak NA-234 Arrizabalaga-Urrotz Hiria, N-121-B Iruña-Frantzia Baztandik, eta NA-160 Tutera-Fitero errepidetan egingo dira

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako hiru errepideetako zorua konpondu eta sendotzeko lanak esleitu ditu.

Lanak NA-234 Arrizabalaga-Urrotz Hiria; N-121-B Iruña / Frantzia Baztandik; eta NA-160 Tutera-Fitero errepideetan egingo dira eta hasiko diren egunetik hiru asteko epean amaituta egon beharko dira.

Lanak 2.340.000 eurotan, BEZ barne, esleitu dira, 780.000 euroko hiru lotetan banaturik. Alfatos Biurrun, S.A. enpresak NA-234 errepideko lanak gauzatuko ditu eta Viaria Aglomerado, S.L.ek beste bi loteetako lanak egingo ditu, N-121-B eta NA-160 errepideetan.

Arrizabalaga-Urrotz Hiria, NA-234 errepidean hainbat lan burutuko dira 9 eta 14. kilometroaren artean. N-121-B errepidean 60 eta 73. kilometroaren artean gauzatuko dira lanak. Azkenik, NA-160an 7 eta 12. kilometroaren zatian gauzatuko dira.

Zorua konpondu eta indartzeko lanek ez dute trafikoaren etenik eragingo, izan ere enpresek bide alternatibo bat bermatu beharko dute seinale bidez ezarria.

Lanak karril bakarrean egingo dira, bitartean kontrako norabideko bidea zirkulaziorako egokituko da, eta ondoren bidearen beste aldean gauzatuko dira lanak.