2019ko urriaren 4a

Aierdi lehendakariordeak jasangarritasun arloan politika berritzaile eredu moduan aurkeztu du Nafarroa Alemanian

Foru komunitateak garatzen dituen politika nagusiak azaldu ditu Colonian Europa eta Latinoamerikako komunikabideetako editoreekin ospatzen ari den kongresuan  
José María Aierdi Koelnmesseko CEOa den Gerald Böserekin.
José María Aierdi Koelnmesseko CEOa den Gerald Böserekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak dituen politika berritzaileengatik garapen jasangarrirako eskualde eredugarria da, José María Aierdi, lehendakariordeak Colonian ospatu den kongresuan aipatu duenez. Bertan Foru Komunitateak ingurumen, hiri eta lurralde garapenean aurrera eramaten dituen lerro nagusiak azaldu ditu.

Europako eta Latinoamerikako Hedabideetako Editoreen IV. Biltzarra egiten ari dira Alemaniako Berlin eta Colonia hirietan urriaren 3tik 8ra bitartean, eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuko kontseilariak bertan parte hartu du. Edizio honetan, ekonomia zirkularrean oinarrituko dira.

Hitzaldian, Aierdik nabarmendu du Foru Komunitateak iraunkortasunaren alde egindako apustua. Horren ondorioz, S3 Espezializazio Adimentsuko Estrategia onartu eta garatu dute, Europako 2020 Estrategiarekin bat eginez. Modu horretan, hazkunde ekonomiko adimentsua, iraunkorra eta integratzailea sustatzen du, lehentasunezko sei arlo ekonomikotan oinarrituta: automozioa, elikadura-katea, energia berriztagarriak, osasuna, turismoa eta sormen-industriak.

Ingurumenari dagokionean, Aierdik azpimarratu du Nafarroako 80 bat Udalak, biztanleriaren %69a hartzen dutenak, Alkatetzen Itunera batu direla jada, klimaren eta aldaketa energetikoaren aldeko konpromiso zehatzak abian jartzearren.

Halaber, adierazi du kontsumo energetikoaren %20a eta sortutako elektrizitatearen %80 baino gehiago energia berriztagarrietatik datorrela eta jarduera eolikoan ere kokapen liderra dutela. Beraz, helburua lortu dute.

Hiri eta lurralde garapena

Kontseilariak hiri eta lurralde mailako garapenaren inguruko politikak ere aipatu ditu, tartean etxebizitzak birgaitzeko egindako inbertsioak; azken urteetan 6,5 milioitik 17,7 milioira igo dira. Nafarroan, inbertsio osoa dagoeneko urtean 53 milioikoa da, eta 2023an 100 milioira iristea nahi da. Ildo horretan, funts publikoekin birgaitutako etxebizitzen indizea 1.000 biztanle bakoitzeko 88koa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ondoren bigarren lekuan aurkitzen da (Espainiako batez bestekoa 24koa da).

Horrez gain, Aierdik jakinarazi die Nafarroa aitzindaria dela, etxebizitzen sustapen publikoetan, kontsumo ia nuluko eraikinen Europako zuzentaraua ezartzen (nZEB/ECCN); araudi hori eraikin guztiek nahitaez bete beharko dute 2020ko abendutik aurrera.

Azkenik, lurralde-garapenari erreparatuta, kontseilariak adierazi du departamentuaren lehentasunetako bat dela landako despopulatzearen kontra borrokatzea.

“Etxebizitza hutsaren fenomenoak, landa-ingurunean etxeak birgaitzeak eta hiri-berroneratzeak Gobernuaren ekintzako arlo guztiak mugiarazi behar ditu –azpimarratu du lehendakariordeak-: etxebizitza, hirigintza edo ingurumena, industria- eta enpresa-garapena, osasuna, hezkuntza, gizarte-ongizatea, energia, azpiegiturak, teknologia, kultura edo kirola, besteak beste”.