2019ko urriaren 3a

Reina Sofia Ospitalean haurrak operazio-gelara eramateko ohatilen ordez auto elektrikoak erabiliko dituzte

Castejoneko Rubén Pardok ‘Fitobol’ elkartasunezko futbol txapelketan lortutako diruarekin erositako jostailuzko autoak eman ditu
Tuterako Reina Sofia Ospitaleko langileak jostailuzko bilgailu elektrikoen 
aurkezpenean.
Tuterako Reina Sofia Ospitaleko langileak jostailuzko bilgailu elektrikoen aurkezpenean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Reina Sofia Ospitaleak, gaur goizetik aurrera, jostailuzko bi auto elektriko ditu haurrak ebakuntza geletara eramateko. Autoak Castejoneko Rubén Pardok eman ditu Fitobol elkartasunezko futbol txapelketan lortutako diruari esker: 3x3 futbol lehiaketan 5 eta 14 urte bitarteko haurrek hartu dute parte. Jada beste erietxe batzuetan abian den ekimenak Erriberako erietxeko haurren estresa gutxitzea eragingo du, ohatilen ordez ebakuntza gelara jolas moduan joatea ahalbidetuz.

( Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)