Nafarroako Gobernuak 150.000 euro bideratu ditu autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko 2019an udalek egindako programak garatzearren

Tokiko entitateek diru-laguntza horiek eskatzeko 15 eguneko epea dute bihartik hasita
2019ko urriaren 3a

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak tokiko entitatei 150.000 euroko diru-laguntzak emanen dizkie 2019ko urtearen hasieratik eta hilaren 31a arte autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko  65 zein pentsionistak diren 60 urte baino gehiagoko adinekoei zuzendutako  programak garatzearren. 

Deialdiaren oinarriak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialan eta tokiko entitateek bihartik aurrera eta urriaren 18ra arte proposamenak aurkez ditzakete.

Deialdi honen bidez ariketa fisikoa, eguneroko bizitzaren jardueren gaikuntza funtzionala edo gaitasun kognitiboa zuzendutako programak diruz-laguntzen dira, baita ere pertsona “informalei”, familia eta ingurune soziala bezala, zuzendutako akzioak sustatzen dira.

Jarduera fisikoaren arloan, ariketa fisikoan oinarritutako jardueren bitartez autonomia funtzionala sustatu edo/eta mantenduko duten akzioak begiesten dira. Programa hauen helburua da bizimolde aktibo eta osasungarria sorraraztea.

Gaikuntza funtzionalaren arloan, adineko pertsonen gaikuntza funtzionala hobetzea bilatzen da, beren autonomia hobetu dezaten eguneroko egitekoak gauzatuz, eguneroko errutinaren antolaketaren bidez eta gorputz-jarreren teknikei buruzko aholkularitzaren bidez, eta abar.

Arlo kognitiboan, arintasun-mentala piztea eta mantentzea eta oroimena entrenatzea dira helburuak. Hauek saihesteko akzioak teknologia berriak erabiliz gauzatzen ahalko dira.

Azkenik, deialdia zaintzaile informalei aholkularitza, prestakuntza eta informazioa sustatzeko pentsatuta dago baita ere, hala nola, taldeko esku-hartze psikoedukatiboak bultzatzeko.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa aurkeztutako proiektuaren langileria gastuaren %50 izanen da, aurrekontu-kontsignazioak horretarako bidea ematen badu. Programa egiteko kontratatutako langileak, profil profesional soziosanitarioa edo soziala eduki behar izanen dute, eta toki entitateak zuzenki kontratatuak izan daitezke, edo programa gauzatzen duen enpresa baten bidez, laguntza teknikoa emateko kontratuarekin.

Dirulaguntza jasotzen ahal duten entitateek eskuratu ahal izanen duten gehieneko zenbatekoa ez da inoiz izanen deialdian ezarritako aurrekontuaren %25 baino handiagoa.