2019ko urriaren 3a

Adimen-Osasuneko Errehabilitazio Unitateko gaixo eta kolaboratzaileen margo lanak ikusgai daude Civivox Jus La Rochan

Erakusketaren irekiera bihar izanen da eta hilaren 31a arte bisita daiteke

Adimen-Osasunaren Nazioarteko Eguna hilaren 10ean ospatuko denez, Osasunbideko Adimen-Osasuneko Errehabilitazio Unitateak bihar ostirala Civivox Jus la Rochan irekiko den margo-erakusketa bat antolatu du “Conect-Arte” izenburupean. Adimen-Osasuneko zuzendari kudeatzaile Begoña Flamariquek erakusketa 11:30tan irekiko du eta astelehenetik larunbatera goizeko 9tatik 14ak arte eta 17tik 21era, bisita daiteke hilaren 31a arte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)