2019ko urriaren 2a

Nafarroako Gobernuak 4.228,2 milioi eurotan finkatu du 2020rako gastuaren muga, aurten baino 212,5 milioi gehiago

Foru Gobernuak BPGaren %2,2ko igoera aurreikusi du datorren urterako
La consejera de Economía y Hacienda, Elma Saiz, en rueda de prensa.  Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak 2020ko Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorren gastu ez-finantzarioaren muga 4.228,2 milioi eurotan ezarri du, 2019ko Aurrekontuetan baino 212,5 milioi gehiago, %5,3ko igoerarekin.

Horietatik, 236 milioi Tokiko Ogasun Funtsekok dira eta 585 Estatuaren Ekarpenak, hortaz, administrazioen arteko transferentzia horiek murriztuta, gastu ez-finantzarioa 3.406,4 milioietakoa da, hots, 2019ko gastu muga baino %5,1 gehiago.

Kopuru hori Nafarroako aurreikuspen makroekonomikoak, zerga betebeharrak eta autonomia erkidegoek 2020ko Barne Produktu Gordinarekiko (BPG) bete beharreko defizit publikoaren zero helburua kontuan harturik zehaztu da.

Zehazki, Nafarroako Foru Ogasunak diru-sarrera ez finantzarioetan 2020an 4.190,9 milioi euroko sarrerak izatea aurreikusi du. Horiei, kontabilitate nazionaleko doiketei dagozkien 37,3 milioi euro gehitu behar zaizkie.

Gastuaren muga datorren aurrekontuen aurreikuspen makroekonomikoak kontuan hartuz zehaztu da, non benetako BPGaren igoera %2,2an espero den eta enplegua %1,6 inguru igotzea aurreikusi den.

Izapideak

Gaur goizeko Gobernu Bilkuran gastu muga zehaztu ondoren, departamentuek datozen asteetan 2020rako gastu proposamenak aurkeztuko dituzte.

Behin proposamenak jasotako, Nafarroako Gobernuak 2020rako aurrekontuen aurreproiektua onartuko du eta Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Ingurumen Kontseilura eta Toki Araubideko Batzordera bidaluko du irizpena eman dezan. Urrats hori, proiektua onartu aurreko eman beharreko pausoa da eta hala Nafarroako Parlamentura bidaliko da bertan eztabaidatzeko.