2019ko urriaren 1a

Ayerdik S3 garatzeko Gobernuaren konpromisoa berretsi du legealdiko S3ko Zuzendaritza Batzordearen lehen bileran

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria zein Berrikuntzako zuzendari nagusia Batzordean sartu dira

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdi Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako-S3ko Zuzendaritza Batzordearekin izandako bileraren buru izan da, eta bertan Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosa zein Berrikuntzako zuzendari nagusi Agurtzane Martínez Ortigosa batzordeko kide izendatu dira.

Legegintzaldiko lehendabiziko bilera honetan Ayerdi kontseilariak Gobernuak Nafarroako Adimendun Estrategiarekin-S3arekin eta bere garapenarekin duen konpromisoa berretsi du eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko zein Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko departamentuen Plan Estrategiko nagusienen berrikuntzarako gidalerroa aurkeztu du.

Gainera, Komiteak 2020-2023 S3 Erronkak eguneratzen hasteko lanak partekatu ditu, zeina 2020ko lehendabiziko hiru hilekoan onartu eta amaituko den. Nafarroako Adimendun Estrategia ezartzerakoan tresna nagusia dira erronkak, S3an sektore publikoa lerrokatzeko metodologia beritzailea da, baita aurrekontuak, ekintzak zein emaitzak monitorizatu eta baloratzeko.

Gainera Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak S3 Aginte-Taulako azken datuak aurkeztu dizkio Komiteko kideei. Zehazki Aginte-Taulak tokiko 26 indikatzaileen bilakaera, bizi kalitatea, jasangarritasuna eta oparotasunarekin lotutako azken sei helburuak eta Sodenak sei hilabetero eguneratzen dituen eskualdeko lehiakortasunarekin lotutako alderdien erdibideko 20 indikatzaile jaso ditu.