2019ko irailaren 25a

Pasa den maiatzean hautagaiak izan ez zituzten kontzejuetako hauteskundeak azaroaren 17an izanen dira

Guztira 84 herri dira
Pasa den maiatzean hautagaiak izan ez zituzten kontzejuetako hauteskundeak azaroaren 17an izanen dira Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, asteleheneko ezhoiko bilkuran, foru dekretu bidez onartu zuen pasa den maiatzean izandako hauteskundeetan hautagaiak izan ez zituzten 84 kontzejuetan hauteskundeak deitzea. Azaroaren 17an izanen dira, Estatuan egoera berdinean dauden herrietan hauteskundeak egingo diren egun berean. 

Nafarroako Gobernuak, asteleheneko ezhoiko bilkuran, foru dekretu bidez onartu zuen pasa den maiatzean izandako hauteskundeetan hautagaiak izan ez zituzten 84 kontzejuetan hauteskundeak deitzea. Azaroaren 17an izanen dira, Estatuan egoera berdinean dauden herrietan hauteskundeak egingo diren egun berean. 

Bete beharreko postuak honakoak dira:

-kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetako lehendakariak

-Lehendakaria eta lau bokal izanen dituen batzarra eratu behar duten kontzejuetako batzarretako kideak.

Kontzejuetako batzarreko lehendakaria eta bokalak, 1.000 biztanle edo gehiago izateagatik kontzejua gobernatu eta administratzeko batzarra (lehendakaria eta sei bokal izanen dituena) eratu behar duten kontzejuetan.

Honakoak dira 84 kontzejuak: Acedo (Mendaza); Aitzoain (Berriobeiti); Alkotz (Ultzama); Allotz (Deierri); Altzorritz (Untziti); Anoz (Ollo), Antxoritz (Esteribar); Aos (Longida); Arbeiza (Allin); Arbontze (Erromantzatua); Ardanatz (Itzagaondoa); Aritzu (Anue); Aritzaleta (Deierri); Arraitz / Orkin (Ultzama); Arraiza (Zabalza); Arribe / Atallu; Arrieta (Artzi); Arruitz (Larraun); Artaiz (Unciti); Artazkotz (Oltza Zendea); Artieda (Urraulbeiti); Aizpurgi (Nabaskoze); Astitz (Larraun); Auza (Ultzama); Azanza (Goñi); Azkarate (Araitz); Azpa (Egues); Azpirotz-Lezaeta (Larraun); Badostain (Egues); Baraibar (Larraun); Bearin (Deierri) eta Beorburu (Txulapain).

Jarraian aipatzen direnetan ere hauteskundean izanen dira: Burutain (Anue); Ekai-Longida (Longida); Elortz (Noain); Eltso (Ultzama); Eltzaburu (Ultzama); Enderitz (Oláibar); Erro (Erro); Esparza; Etsain (Anue); Gaintza (Araitz); Galar (Galar); Galdeano (Allin); Goldaratz (Imotz); Gorriti (Larraun); Gorrontz / Olano (Ultzama); Gelbentzu (Odieta); Genbe (Gesalatz); Igari (Zaraitzu); Iguzkitza (Iguzkitza); Intza (Araiz); Iraizotz (Ultzama); Iturgoien (Gesalatz); Iza (Iza); Jauntsarats (Basaburua); Labiano (Aranguren); Legasa (Bertiz-Arana); Leoz (Leoz); Lintzoain (Erro); Lizaso (Ultzama) eta Mendaza (Mendaza).

Azken kontzeju taldea honakoa da: Amunarritz (Goñi); Muru-Astrain (Zizur Zendea); Muskitz (Imotz); Narbarte (Bertiz-Arana); Nabaskoze (Nabaskoze); Olague (Anue); Olaitz (Olaibar); Saldise (Ollo); Sarageta (Ollo); Suarbe (Ultzama); Tabar (Urraulbeiti); Uitzi (Larraun); Untziti (Untziti); Undio (Zizur Zendea; Urbiola (Iguzkitza); Uritz (Artzi); Urritza (Imotz); Hiriberri Deierri; Zabal (Deierri); Zarrantz (Imotz); Zubiri (Esteribar) y Zufia (Lokiz).