2019ko irailaren 23a

Noainen Jabetza-erregimenean eskainitako babes ofizialeko 20 etxebizitzen hasierako esleipendunen zerrenda argitaratu da

Alegazioak aurkezteko epea urriaren 4an amaituko da

Nafarroako Gobernuak, sozietate publikoa den Nasuvisaren bitartez, Noainen kokatuta dauden prezio tasatuko 20 etxebizitzen hasierako esleipendunen zerrenda argitaratu du.

Zerrendak argitaratu ondoren, alegazioak aurkezteko epea ireki da, eta urriaren 4ra bitarte egin ahal izango dira. Ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Zerrenda herritarren eskura dago Nasuvinsak Iruñean dituen bulegoetan (San Jorge etorbidea 8, behea) eta Herritarrak Artatzeko Nafarroako Gobernuak Tuteran duen Bulegoan (Foruen plaza 5-6). Halaber, informazioa Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza atarian kontsulta daiteke.

Zerrenda hori argitaratuta, alegazioak aurkezteko epea irekiko da, eta Nasuvinsaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, Iruñean nahiz Tuteran. Behin horiek ebatzita, behin betiko esleipendunen zerrenda argitaratuko da. Alegazioak ezingo dira eskaera bakoitzaren inskripzioan jada baloratutako alderdiei buruzkoak izan. Dena den, zerrendak aldatu ahal izango dira alegazioren bat kontuan hartzearen ondorioz.

20 BOE salerosketa-erregimenean

Salerosketa-erregimeneko 20 BOE Lostra kaleko 31. zenbakian kokatzen dira (Noain). Bi etxebizitza bi logelakoak dira, eta 74,22 metroko azalera erabilgarria dute. Beste 16 etxebizitza hiru logelakoak dira, eta 80 eta 95,75 metro arteko azalera erabilgarria dute, eta, azkenik, beste bi lau logelakoak dira, eta 102,10 eta 112,8 metro erabilgarri dituzte, hurrenez hurren. Eraikinak behe solairua, beste bi solairu eta atiko bat du. Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua ere badute. Sustapenak A motako kalifikazio energetikoa du.

Familiaren diru-sarrera haztatuen arabera, etxebizitza mota horien etorkizuneko erosleek erosketa-prezioaren %6, %4 edo %2ko diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Gaur arte, Nafarroako Gobernuak aurten milioi 1 eurotik gora eman ditu eraikuntza berriko etxebizitza babestuak erosteko, izan prezio tasatuko etxebizitzak (PTE), kasu honetan bezala, edota izan babes ofizialeko etxebizitzak (BOE).

Sustapen honetako etxebizitzei, aurreko sustapenei eta etxebizitza-arloko laguntzei buruzko informazio osoa Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza atarian aurkitzen da, ondorengo estekan.