2019ko irailaren 20a

Nafarroa Arenak mugaz gaindiko kirol jardunaldia hartu du

Kiroleko eta Nafarroa, Aragoi, Gipuzkoa zein Pirinio Atlantikoetako kirol-federazioetako 140 arduradun publiko baino gehiagok topaketan parte hartuko dute
Mugaz gaindiko kirol jardunaldiko parte hartzaileak.
Mugaz gaindiko kirol jardunaldiko parte hartzaileak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroa Arena pabiloiak Kiroleko eta Nafarroa, Aragoi, Gipuzkoa zein Pirinio Atlantikoetako kirol-federazioetako arduradun publikoek osatutako Mugaz Gaindiko Kirol Batzordeko jardunaldia hartu du gaur. Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak topaketan parte hartutako 140 pertsona baino gehiagori harrera egin die.

Saioetan, aurreikuspenen balantzea eta azterketa eginen dute aipaturiko lurraldeetako kirol arloko arduradunek. Foru Komunitatearen izenean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Miguel Ángel Pozuetak parte hartuko du.

Halaber, hainbat federaziok egindako mugaz gaindiko truke eta lankidetza esperientziak emanen dira ezatzera. Horien arteak daude errugbiko, mahai-teniseko, kirol egokituko, eskubaloiko eta pilotako federazioak.

Jardunaldiek etorkizuneko proiektuak lantzeko oinarrizko ildoak baloratzen eta ezartzen lagunduko die federazioei, haien bazkideekin batera lan eginez lankidetza bidezko esparruetan.

Topaketa hau Kirolaren Europako Astea (irailaren 23tik 30era bitartean) ospatzeko aurreikusita dauden ekitaldien hasieran antolatu da, 2017an sinatu eta Europan parekorik ez duen lankidetza-hitzarmen baten ondorioz. Horren harira, bileran, ezarritako helburuen ezarpena eta betetze-maila ebaluatu nahi dituzte, beste 3 urtetarako hitzarmen berri baten sinaketan hobetzeko aukerak aztertzeko xedez.