Descárgate la app
Eraldaketa digitala bultzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da
2019ko irailaren 19a
Eraldaketa digitala bultzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Nafarroako Gobernuak hilaren 30a arte epea zabaldu du sektore industrialeko enpresa nafarrek eraldaketa digitala bultzatzeko diru-laguntzak eska ditzaten.
Deialdi horren helburua da, aholkularitza espezializatu baten bitartez eraldaketa digitala erraztea. Prozesuan erakunde onuradunak enpresaren eta negozioaren hasierako egoeraren eta barne-azterketaren diagnostikoa jasoko du, eraldaketa digitaleko plan bat egin ahal izateko. 50 ordukoa izanen den aholkularitza bakarkako bilerak, praktikoak diren tailer tematiko eta erakusleak, eta enpresara eginen diren bisiten bitartez emanen da. Horrekin guztiarekin eginen den Eraldaketa Digitaleko Planaren barne kontuan hartuko dira digitalizazioaren aukeren kuantifikazioa zein lehenespena eta gaituak direnen praktika onak.
Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten enpresek, tamaina edozein dela ere, eraldaketa digitaleko aholkularitza kostuaren bi heren finantzatuko dituzten diru-laguntza horiek eska ditzakete. Horri esker, ondorengo prozesuetara ireki daitezke, hala nola, fabrikazio gehigarria, automatizazioa, robotika, IKTen aplikazioa, konektibitatea, ziber-segurtasuna, Bigdata edo logistika 4.0. Nafarroako Gobernuko atarian argitaratutako izapide fitxaren bitartez eskaerak aurkez daitezke.