Descárgate la app
Martzillako industrialdea handitzea premiazkotzat jo da
2019ko irailaren 18a
Martzillako industrialdea handitzea premiazkotzat jo da
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako erabakiaren arabera, premiazkotzat jo du, nahitaezko jabetzarako, Martzillako Udal Planean “El Campillo” industrialdea handitzeko aurreikusitako ondasunen nahiz hauei atxikitako eskubideen okupazioa.
Erabaki honen bitartez, merkararitza arloko hozketan diharduen “Exposición y Conservación de Alimentos, SA” (EXCAL) konpainiaren instalazioak handitzea erraztu nahi da, izan ere, udal interesekoa den enpresa-proiektu hori foru-intereseko inbertsiotzat jo zen duela urtebete.
Gogoratu behar da enpresa liderra dela hozketa komertzialaren arloan eta hainbat produktu hornitzen dizkiela Espainian zein beste herrialde batzuetan elikagaien banaketan diharduten enpresa nagusiei. Enpresaren ekoizpen-lantegi nagusia Martzillan dago eta beste lantegi batzuk ditu Paternan (Valentzia).
Konpainiak iraunkortasuna du ardatz, ekologikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren arteko orekatzat ulertuta. Haren produktuek bizitza-zikloko kostuak murriztea lortu dute, baita isurpen kutsatzaileak, energia kontsumoa, elikagaien galera eta mantentze-lanen kostuak ere.