2019ko irailaren 18a

Gazteriaren Zuzendaritzaordeak antolatutako jardunaldi batek hiru kooperatiba nafarrek ekonomia sozialean izan dituzten esperientziak aurkeztuko ditu

Hasi Gazte Ekonomia Sozialeko Gazte Sariaren barne ostegun honetan eginen da

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Ceinek, Anelek eta Laboral Kutxak bultzatutako Hasi Gazte Ekonomia Sozialeko Gazte Sariaren barne, Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Zuzendaritzaordeak ostegun honetan, hilak 19, Yanguas y Miranda, 27 behean duen egoitzan “Hamar minutu ekonomia sozialean” izeneko hitzaldia jasoko du. Bertan, Pastas Martinelli eta Ernaizu mikro-enpresek zein Laboral Kutxa makro-enpresak ekonomia sozialean izandako esperientziak erakutsiko dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).