2019ko irailaren 18a

Gaur goizeko ekaitzak Beriaingo N-121eko zoladura kaltetu du eta suhiltzaileek Iruñerriko sei tokietan ura atera dute

Unibertsitate Publikoko campusean kokatuta dagoen Nafarroako Gobernuko estazio meteorologikoan metro karratuko 31 litro erregistratu dira
Suhiltzaileak ura ateratzen, Noaingo industrialdeko enpresa bateko 
sarreran.
Suhiltzaileak ura ateratzen, Noaingo industrialdeko enpresa bateko sarreran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Suhiltzaileen zerbitzuak Iruñerriko eta Iruñeko sei tokietan ura atera dute, gaur asteazkena, goizeko 8:40 eta 9:10 bitartean erregistratutako ekaitzaren ondorioz. Hori dela eta, Beriain parean dagoen N-121 errepidearen zoladura kaltetuta gertatu da, eta horren ondorioz, Iruñerako norabidean trafikoa zerbitzu-bide batetik desbideratu da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).