2019ko irailaren 16a

Lehen Hezkuntzara heldu da Eskolako Literatur Canona

6 eta 12 urte bitarteko ikasleek irakurketa partekatuaren bitartez landuko dute ulermena

Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek Eskolako Literatur Kanona landuko dute. Kanonak irakurketa partekatuaren bitartze ulermena lantzeko funtsezko 93 liburu proposatzen ditu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan jada abian den egitasmoa beste hezkuntza etapa batzuetara zabaldu da. Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) prestatutako unitate didaktikoak urrian izanen den ikastaro batean aurkeztuko dira. Bertan parte hartu nahi duten irakasleek irailaren 23a baino lehen eman dezakete izena.

Euskararen Literatur Kanona duela bi urte sortu zen Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako unitate didaktikoak proposatuz eta aurten 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei ere zuzenduko zaie. Horretarako, Haur eta Gazte Literaturan aditu direnek Lehen Hezkuntzarako gomendagarriak diren lanen zerrenda osatu dute eta sei unitate didaktiko sortu dituzte ikasgelan irakurzaletasuna bultzatu eta ulermena lantzeko.

Zerrenda eta unitate didaktikoak sortzeko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak ikasle eta irakasleen langutza izan du, horien artean: Aingeru Epaltza, Juan Kruz Igerabide, Juanjo Olasagarre, Marijose Olaziregi, Iratxe Retolaza, Amaia Serrano, Xabier Etxaniz Erle, Patxi Zubizarreta, Iban Zaldua, Asun Agiriano, Idoia Sobrino, Lorena Gil eta Imanol Mercero.

Lehen Hezkuntzako zerrendan 30 liburu proposatu dituzte 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako, 32, 8 eta 10 urte bitartekoentzat eta 31, 10 eta 12 urte bitartekoenentzat. Gainera, DBH eta Batxilergoko liburu zerrendan DBHko lehen zikloko ikasleentzako 29 liburu, bigarren ziklokoentzako 28 eta Batxilergoko ikasleentzako 40 titulu jaso dira.