Descárgate la app
Lan Autonomoaren II Azokak 125 enpresa eta establezimendu bilduko ditu
2019ko irailaren 16a
Lan Autonomoaren II Azokak 125 enpresa eta establezimendu bilduko ditu
Nafarroako Gobernuak II. Lan Autonomoaren Feria antolatu du, eta bertan, 125 enpresak, saltokik eta establezimenduk beren lanak eta zerbitzuak aurkezteko aukera izanen dute larunbatean, hilak 28, eta igandean, hilak 29 (PDF programa), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, Baluarten (Iruñea). Guztira, 125 stand jarriko dira, erakusketa aretoan, atarian eta Baluarteko plazan banatuta.
Nafarroako Gobernuak Lan Autonomoaren II. Feria antolatu du, eta bertan, 125 enpresak, saltokik eta establezimenduk beren lanak eta zerbitzuak aurkezteko aukera izanen dute larunbatean, hilak 28, eta igandean, hilak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, Baluarten (Iruñea). Guztira, 125 stand jarriko dira, erakusketa aretoan, atarian eta Baluarteko plazan banatuta.
Politika Enpresarialaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak aurkeztu du programa, eta aurtengo edizioko berritasun gisa, autonomoei emanen zaien protagonismo handiagoa nabarmendu du.
Gainera, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuen eta Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluaren lankidetzaz, aurrerapauso bat eman du aurten Nafarroako 2017-2020ko Lan Autonomoaren I. Planarekin, lan autonomoan diharduen pertsonaren kanpo zein barne posizionamendua eta ikusgaitasuna hobetzeari dagokionez.
Lehendabiziko eguneko ekitaldi nagusietako batean, Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko 2019ko Sariak banatuko dira Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluak hautaturiko 16 pertsonaren artean (guztira, 37 hautagai aurkeztu ziren). Saritutako pertsonek jarduera-modalitatearen arabera jasoko dute golardoa eta beraien ibilbide profesionalaren aipamen berezia eginen da.
Sarituak
Epaimahaiak honako hauek saritu ditu modalitatearen arabera:
- Enpresa esperientziarik onena: Juan Karlos Pulido Borrego, Iruñeko Pacharan Eneko enpresakoa.
- Emakumezkoen enpresa esperientziarik onena: Maria Luisa Zufiaurre Ventura, Altsasu ML moda enpresakoa.
- Gazteen enpresa esperientziarik onena: Diego Arpide Chamizo, Iruñeko Dinabi Industria y Desarrollo, S.L. enpresakoa.
- Desgaitasuna duen pertsona tarteko duen enpresa esperientziarik onena: Cristina García Aguayo, Olaz enpresan desgaitasunari eta osasun mentalari buruzko proiektuetan diharduena.
- Enpresa esperientzia berritzailerik onena: Iker Ibero Iriarte, Oibarko 3D Navarra enpresakoa.
- Bestalde, hainbat sektoretan, hauexek jaso dituzte profesional onenen golardoak:
- Nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritza-elikadurako profesionalik onena: Santiago Cordon Aguirre, Tuterako Trinquete Cocina de Hortal enpresakoa.
- Iturgintza, elektrizitate, berokuntza, klimatizazio, gas eta suteen prebentzio eta ingeniaritzetako profesionalik onena: Ernesto Bravo Villamayor, Familiados de Cordovilla enpresakoa.
- Eraikuntza, zurgintza, ebanisteria, pintura, igeltsaritza, kristalgintza, arkitektura, barrualdeen diseinu eta paisajismoko profesionalik onena: Jaione Elizalde Arbilla, Uharteko Jaione Elizalde estilismo inmobiliario enpresakoa.
- Merkataritza, ehungintza eta oinetakoen fabrikazioko profesionalik onena: Pilar Ramirez Villegas, Arreko Alimentación Arre enpresakoa.
- Motordun ibilgailuen konponketa eta metalgintza-tailerretako profesionalik onena: Guillermo Garde Fabre, Erriberriko Talleres Garde enpresakoa.
- Garraio eta biltegiratzeko profesionalik onena: Jesús Zapata Bueno, Rocaforteko La Veloz Sangüesina S.L. enpresakoa.
- Ostalaritza, gozogintza, okintza eta opilgintzako profesionalik onena: Margarita Muguiro Cía, Iruñeko Sanpamar Obras, S.L. enpresakoa.
Lan autonomoaren beste sektore batzuetan, hauexek izan dira sarituak:
- Informazio, komunikazio, marketin eta publizitate, informatika, robotika, administrazio-jarduera, aholkularitza, abokatu, gizarte gradudun eta zerbitzu laguntzaileetako profesionalik onena: Beatriz Zazpe Laspidea, Burgiko Lavandería Industrial Pirenaica d enpresakoa.
- Hezkuntza eta prestakuntzako profesionalik onena: María José Moriones Escalera, Tafallako La Feria akademiakoa.
- Osasun, edergintza eta zainketa, farmazia eta animalien munduko profesionalik onena: Tina Asensio Martinez, Iruñeko Makrolife S.L. enpresakoa.
- Arte, aisia eta entretenimendu jardueretako eta zerbitzu soziokulturaletako profesionalik onena: Jesús Manuel Puerta Extremera, Aizarozko (Basaburua) kultura eta sormen industrien arloko profesionala.
Halaber, epaimahaiak aipamen berezia egin du, Maria Eugenia Echarren Carreterok Iruñeko Kantu eta Ahots zein Musika Hezkuntzako Eskolan osatutako ibilbide profesionala aitortuz eta gizartean izandako eragina eskertuz.
Doako jarduerak eta herritar guztiei zuzendutakoak
El programa de la Feriaren programan helduendako zein haurrendako jarduerak aurreikusi dira (dastaketak, haurrendako tailerrak, katak, puzgarriak, pintxoak Lemon y tal taldearen eta Iruñeko Orfeoiaren kontzertuak), baita Lan Autonomoari buruzko hitzaldiak ere. Jarduera guztiak doakoak dira eta herritar guztiek parte hartzen ahalko dute, Nafarroako lan autonomoari buruzko jardunaldi hauetaz familia giroan disfrutatu ahal izateko.
Lan Autonomoaren presentzia indartzeko, publizitate kanpaina eginen da Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarien edizio digitaletan eta Navarra Capital webgunean, baita Twitter, Facebook, LinkedIn eta Instagram sare sozialetan ere. Halaber, iragarkiak jarriko dira markesinetan eta autobusetan eta street marketineko kanpaina eginen da #BuscaTuA eta #ZureABilatu traolez baliatuta.