2019ko irailaren 11a

Nafarroa hiri-berroneratzeko europar proiektuaren buru da

Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte, Tuterako Lourdes auzoan izan da LC Districts proiektua osatzen duten europar ordezkariekin batera; proiektuaren bitartez, estrategiak errazten dira eremu horretan
Nafarroako Gobernuaren ordezkariak eta Europako bazkideak bisitan zehar.
Nafarroako Gobernuaren ordezkariak eta Europako bazkideak bisitan zehar.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak zuzentzen du, Europako beste bost bazkideren parte-hartzearekin, hurbileko inguruneetan hiri-berroneratzeko estrategiak erraztera bideratutako proiektua, auzotarren eta tokiko erakundeen eskutik. Gaur eta bihar LC Districs proiektua aurkezteko jardunaldiak egingo dira Iruñean eta Tuteran. Jardunaldi horien esparruan, Foru Gobernuko Etxebizitzako zuzendari nagusi berria, Eneko Larrarte, Tuterako Lourdes auzora joan da gaur proiektua osatzen duten Txekiako, Kroaziako, Pragako, Suediako eta Italiako Marche eskualdeko ordezkariekin batera.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)