2019ko irailaren 11a

Argaren Ibai Parkeak Ororbia lehendik dagoen zubi batetik zeharkatzeko aukera ematen duen UGPSren aldaketa jendaurrera atera da

Modu horretan, jarraipena emango zaio ibilbideari, azpiegitura berri bat eraiki beharrik gabe

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, jendaurrera eta eragindako Udalen audientziara atera da Argaren Ibai Parkearen Udalerriaz gaindiko Plan Sektorialaren (UGPS) aldaketa (Ororbia parekoa), NA-7010 errepidean dagoen zubitik barrena oinezkoen igarobidea egokitzeko.

Modu horretan, jarraipena emango zaio ibilbideari, azpiegitura berri bat eraiki beharrik gabe, ibilbide berria udal-mugarteko bide publikoetan barrena igaroko baita, hiriaren erdialdea zeharkatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea 45 egunekoa izango da xedapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen den egunetik aurrera.