Descárgate la app
Felipe VI.ak audientzian hartu du Chivite Lehendakaria
2019ko irailaren 10a
Felipe VI Erregeak Chivite Lehendakaria hartu du entzunaldian
Felipe VI Erregeak María Chivite Nafarroako Lehendakaria hartu du Zarzuelako jauregian. Topaketa, aukeratu eta beraien kargua hartu ondoren, komunitateetako lehendakariekin erregeak izan ohi duen entzunaldi errondaren barruan dago.
Chivite Lehendakariak, Nafarroako Gobernua eusten duten lau indar politikoen arteko programa akordioa nola lortu zen jakinarazi dio Estatu buruari. Hitzarmenaren dokumentua ere helarazi dio Erregeari, Gobernuaren politika publikoak markatuko dituzten lehentasunezko ardatzak azaldu eta gero. Enplegua, berrikuntza, digitalizazioa, zerbitzu publikoen bikaintasuna, berdintasuna eta gizarte eta lurralde kohesioa azpimarratu ditu.
Horrez gain, Nafarroako Lehendakariak, bere Gobernuak foru autogobernuan sakontzeko duen borondatea jakinarazi dio, leialtasun instituzionalean oinarriturik eta LORAFNAk aurreikusten duen esparruaren barruan. Horri dagokionez, Chivitek azpimarratu duenez, dagoeneko lanean ari dira Espainiako Gobernuarekin aurrera eraman beharreko lankidetza ildo horretan, eta legealdi osoan horrela jarraitu nahi da.
Lehendakariak, Estatuko erakundeekin harreman egokiak eta leialtasunean oinarriturikoak izateko bere Gobernuak duen borondatea adierazi du. Amaitzeko, María Chivitek Foru Komunitatea bisitatzeko gonbidapena luzatu die Erregeei, 2021ean eginen den Donejakue Urtearen irekiera dela eta.