Descárgate la app
Nafarroak elgorriaren aurrean txertatzeko gomendioa egiten du
2019ko irailaren 6a
Nafarroak elgorriaren aurrean txertatzeko gomendioa egiten du
Osasun Ministerioak ziurtatu du ezarritako prebentzio-estrategiaren aldaketa justifikatzeko arrazoirik ez dagoela, eta 1970. urtetik aurrera jaiotako pertsonei txertoa hartzeko gomendioa egiten die baldin eta gaixotasuna pasa ez badute edo behar bezala txertatuta ez badaude
Nafarroako Gobernuak bere horretan mantentzen ditu elgorriaren aurrean orain arte ezarritako prebentzio-sistema eta gomendioak, eta lasaitasuna eta normaltasuna behin eta berriz helarazi nahi ditu egoera epidemiologikoari dagokionean. Era berean, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak emandako azalpena partekatzen du Foru Exekutiboak, elgorriaren txertaketaren gainean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)