Descárgate la app
Garuneko erradioterapia jasotzen duten biriketako minbizia duten gaixoen oroimena mantentzeko nazio mailako ikerketa batean ari da parte hartzen Nafarroako Ospitale Gunea
2019ko irailaren 6a
Garuneko erradioterapia jasotzen duten biriketako minbizia duten gaixoen oroimena mantentzeko nazio mailako ikerketa batean ari da parte hartzen Nafarroako Ospitale Gunea
Zelula txikien biriketako minbizia duten gaixoek garuneko erradioterapia jaso behar izaten dute garuneko metastasien prebentziorako; izan ere, gaixotsasunaren prozesuan pazienteen erdiek garatzen dute gaitza. Neurri horrek eragin kaltegarriak ditu gaixoen oroimenean, kasuen %70ean kaltetuta suertatzen da, eta tratamentuari uko egiteko arrazoi nagusia da. Egun Nafarroako Ospitale Gunea (NOG) Bartzelonako Hospital del Marrek gidatutako ikerketa batean ari da parte hartzen. Ikerketa beste 12 zentroetan ere garatzen ari dira eta lehendabizikoz hipokanpoaren garun zatia babesteak tratamentuaren ondorioak sahiestu ditzakeela frogatu dute.
( Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)