2019ko irailaren 6a

Felipe VI.ak audientzian hartuko du Chivite Lehendakaria datorren asteartean

Euren karguaz udan jabetu diren lehendakari autonomikoekin izaten ari den bilera sortaren baitan

Nafarroako Lehendakari María Chivite Madrilera joango da datorren asteartean, Felipe VI.a Erregeak audientzian hartuko duelako Zarzuela Jauregian 17:00ak aldera, joan den maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean, euren karguaz udan jabetu diren lehendakari autonomikoekin izaten ari den bilera sortaren baitan.

Gobernua babesten duten lau indar politikoek hitzartutako programa akordioaren lerro nagusiak aurkeztuko dizkio María Chivitek Erregeari, eta Nafarroako Gobernuak bere osaeran eta erabakietan emandako lehen urratsak azalduko dizkio.

Euren karguaz goiz jabetu ziren lehendakari autonomikoekin uztailean izandako lehen bilera sortaren ostean, Felipe Jaunak bilera errondari berriro ekingo dio irailean. Astelehenerako Murtzia eta Aragoiko lehendakariak deitu ditu, eta astearterako Nafarroakoa eta Madrilgoa.