2019ko irailaren 3a

Tenperatura altuko abuztua Nafarroan, ohiko batazbestekoa gaindituz

Prezipitazioen erregistroa arrunt eta lehor moduan neurtu dute ia lurralde osoan

Pasa den abuztua epela izan zen ia Nafarroa osoan eta prezipitazioen erregistroa arrunt eta lehor moduan zehaztu daiteke, zonalde batzuetan izan ezik, non hezea izan den. Urtegietan bildutako ura uztailean %60an zegoen eta egun %45era jaitsi da.

Informazioa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero ateratako eguraldiaren iruzkinean jaso da.

Tenperaturari dagokionean, batazbestekoak ohi baino altuagoak izan dira, batez ere Erdialdean eta Pirinioetan. Iparraldeko behatoki bakarren batek jaso ditu tenperatura baxuagoak. Abuztuan ez da izan aparteko berorik, gutxieneko tenperatura altuenaren efemerideak gainditu dira, 9an Corellan (26º) eta Monteagudon (25º).

Prezipitazioei dagokionez, batazbestekoaren azpitik kokatu dira, ekialdeko zonalde txiki batzuetan, Erriberako zonaldeetan zein pirinioetako zonaldean salbu, non tokiko ekaitzek eraginda aurreikusitako erregistroak gainditu diren.

Azkenik, aipatzekoa da izandako haize ufada gogorrak, bortitzena Bardeetako El Yugon hilaren 9an 92km/o indarrarekin.