2019ko irailaren 3a

Osasun departamentuak ia 800.000 eurorekin finantzatuko du 2019an 231 kontsultategiren funtzionamendua

Osasun zentroek tipologia eta instalazioen azaleraren baitan moduluka banatutako laguntzak jasoko dituzte

Nafarroako Gobernuak 775.492,71 euroko gastua baimendu du 2019an udalenak diren Nafarroako 231 kontsultategi eta kontsultategi lagungarrien funtzionamendua finantzatzeko. Osasun etxe horien azaleraren eta tipologiaren arabera moduluka laguntzak banatzen dituen deialdi honen ebazpena gaur argitaratu da NAOn.

Dirulaguntza Nafarroako kontsultategia edo kontsultategi lagungarria duten tokiko entitateek jasoko dute. Osasuneko 10/1990 Foru Legeak zehazten duen moduan, kontsultategien mantentzea eta kontserbazioa bermatu behar dute derrigorrean eta mantenu eta funtzionamendu gastuak (elektrizitatea, gasa/gasoila, garbiketa, telefonoa, mantenua, etab.) finantzatzera bideratuko dira.