2019ko irailaren 3a

Chivite Lehendakariak Foruzaingo Buruari kidegoarekin duen konpromisoa jakinarazi eta eskaintzen duten zerbitzu publikoa eskertu dio

Nafarroako Lehendakariak Juan Carlos Zapicorekin bildu da gaur goizean eta Trafikoaren eskumenen transferentzian lanean jarraituko dela iragarri du
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, eta Foruzaingoaren burua, Juan 
Carlos Zapico.
camera_alt María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, eta Foruzaingoaren burua, Juan Carlos Zapico.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Lehendakari María Chivitek, Foruzaingoko buru Juan Carlos Zapicori jakinarazi dio, berak eta Gobernuko taldeak kidegoarekin duten konpromisoa, eta herritar nafarrei eskaintzen dieten zerbitzu publikoa eskertu dio. Halaber, Foruzaingoaren lana baloratu du eta trafikoaren zein bide-segurtasunaren transferentzia dela eta, Espainiako Gobernuarekin lanean jarraituko dela helarazi dio.

Foru Gobernuaren beraren egitekoari dagokionez, Polizia Antolatzeko eta Modernizatzeko Plan Estrategiko berria egiteko borondatea erakutsi dio eta langileak kidegora dimentsionatzeko gogoa, erronka berriei eta delitu-modu berriei aurre egin ahal izateko. “Horrez gain, kidegoan emakumeak izatea bultzatu behar dugu”, esan du Chivitek.

Era berean, bileran adierazi du Nafarroako Polizien Lege berria garatu beharko dela; halaber, garrantzitsua dela prestakuntza-programa berrikustea eta bultzatzea, Koordinazio eta Aginte Zentroa hobetzea, eta Arangurenen Komisaria Nagusiaren instalazio berriak izateko prozesua amaitu ahal izatea.

Orobat, Chivitek oso positibotzat jo du G7a dela-eta zabaldutako unitatea eta gainerako polizia-kidegoekin eta inplikaturiko administrazioekin egindako koordinazio-lana. Lankidetzatik lana modu eraginkorrean egitearen eredua izan da. “Eta horixe da jarraitu beharreko bidea -esan du Lehendakariak-, herritarrei zerbitzurik onena ematearren”.